Abenduak 20an aurkeztuko da San Miguel 2025 Auzo Plana

Heldu den ostegunean, San Miguel Auzoko Bizilagunen Elkartean aurkeztuko du San Miguel 2025 auzo plana. Azaroak 6 eta 20ko parte hartze saioetan sortu diren proposamenak findu eta berretsita, plana osatzen duten esku-hartze eta ekintzen berri izango dute bizilagunek.

Orotara, 25 proposamen jasoko ditu San Miguel auzoak, hirigintza, hirugarren adin, gazteria, genero, tokiko
ekonomian eta kultur-aniztasunean antolatuta. Plana giro atseginean eta otordu batekin aurkeztuko dute
dinamizatzaileek.

San Miguel 2025 auzo plana sustengatzen duen talde motorrak (bizilagunak, auzo elkarte, auzoko eragile eta Hiritik At Kooperatiba) auzoan bizi diren pertsona guztiei dei egiten die, auzo planaren berri izateko, heldu den ostegunean, abenduak 20, 19:00etan, auzoko bizilagunen elkarteko egoitzan, Luis de Uranzu, 22 behean.

Etiquetas: