Urtero bezala atzo Pikoketan fusilatu zituzten milizianoak omendu dituzte

Atzo eguerdian Pikoketan hamarnaka lagun bildu ziren 1936ko abuztuaren 11an armada faxistak Pikoketan fusilatu eta hobi batean lurperatu zituen milizianoak omentzeko.

Txalaparta soinuekin ekin diote ekitaldiari. Jarraian, antolatzaileek hartu dute hitza eta cndoren fusilatutakoen senideen aldia iritsi da eta ostean alderdi politikoen txanda.

Bi dantzariak aurreskua dantzatu dute eta fusilatuen omenezko monolitoan hildakoen senitartekoek lore-eskaintza egin dute. Eusko Gudariak, El Himno de Riego eta Internazionalaren doinupean ekitaldia bukatu da.

Mertxe López Cotarelo (17 urte), Pilar Vallés Vicuña (17 urte), José María Arruti Idiakez (18 urte), Victor Genua (25 urte), Jesús López Casado (26 urte), Agapito Dominguez (23 urte), Bernardo Usabiaga Jauregui (18 urte), Manuel Justo Alberdi (22 urte), Vicente Argote (47 urte), Agustín Miguel Bermejo (39 urte), Félix Luz Etxeberria (27 urte), Ángel Braña López, Miguel Jacinto López Martínez (49 urte). Hauek, 1936ko abuztuaren 11an armada faxistak Pikoketan fusilatu eta hobi batean lurperatu zituen pertsonen izenak dira.

Argazkiak ikusi....

Etiquetas: