Europarako zerrendaburua bozkatzeko aukera egongo da larunbat honetan Irungo Bilgunean

Azaroaren 23tik 25era bitarte burutuko diren barne hauteskundeen bidez, Europako hauteskundeetako zerrendaburua aukeratuko du EH Bilduk. Hala, EH Bildun izena eman dutenek, aurkeztu diren bi hautagaien (Josu Juaristi eta Lorena López de Lacalle) artean erabakiko dute.

Era telematikoan (elkarrekin.ehbildu.eus aplikazioan) edo presentzialean eman daiteke botoa. Gure eskualdean, Irungo Bilgunean (Prudencia Arbide 2, San Juan plaza) egongo da botoa emateko aukera, larunbat honetan (hilak 24) 10:00etatik 13:00etara. Eguna girotzeko, 11:30ean dokumental bat ikusteko aukera egongo da, eta ondoren solasaldia.

Etiquetas: