Donostian errepublikaren aldeko manifestazioaren argazkiak eta bideoa

Gizartearen gehiengoaren beharrei erantzuten ez dioten egungo Estatu ereduari, 1978ko konstituzioari eta Francoren diktaduraren oinordeko den monarkia anakronikoari gure arbuioa adierazi nahi dugu.

Langabezia, hezkuntza publikoa eta osasun zerbitzu unibertsala bezalako eskubideen okerragotze etengabea, askatasunen urraketa, herrien aitorpen falta, ustelkeria eta erakundeekiko herritarren mesfidantza, genero desberdintasuna eta indarkeri matxista, herritarrok egunero pairatu eta gordintasun handiagoarekin jasan behar ditugun arazoen adibideak dira.

Trantsizioa izenez ezagututako prozesutik jaiotako Estatu ereduak porrot egin du: 1978ko Konstituzioak bermatzen ez diren eskubideak aldarrikatzen ditu (etxebizitza eta lan duinak, kalitatezko zerbitzu publiko unibertsalak, aberastasunaren banaketa, etab).

Marko berri batekin soilik, eredu berri batekin, lor daiteke gaur egun jasaten dugun dekadentziari eta inboluzio demokratiko eta sozialari benetazko irtenbide sozial bat ematea, inboluzio arriskutsu honen ondorioak pairatzen dituzten milioika pertsonen beharrei erantzuna emanez.

Horregatik Estatu eta gizarte eredu berri bat eraikitzeko beharra adierazten dugu, justuagoa, berdinagoa, demokratikoagoa eta soziala: III Errepublika. Eskeintzen duguna, inboluzio prozesu honi alternatiba konstituziogile errepublikanoarekin erantzutea da.

Errepublika, ogia, sabaia, lana eta berdintasuna da, gure herrien premiazko beharrei erantzunez. Hau guztia lortzeko, baliabideak gizartearen gehiengoaren zerbitzura jarriko dituen eredu politiko, ekonomiko eta soziala ezinbestekoa da. III Errepublikaren ordua da. Errepublika soziala, laikoa, feminista, partehartzailea eta solidarioa.

III Errepublika plurinazionala, herrien nortasuna eta beraien erabakitzeko eskubidea errespetatzen dituena. Herrialde komun eta solidario baten proiektua.

Gora Errepublika!

Junta Republicana de Euskadi, Colectivo Republicano de Euskal Herria, Asociación Republicana de Andoain "Belabieta", Asociación Republicana Irunesa “Nicolás Guerendiain”, Asociación Republicana de Oarsoaldea "Pikoketa", Donostiako Ererpublikarrak, Tolosako Foro Errepublikanoa "Cecilia G. de Guilarte", Ateneo Republicano de Araba.

Argazkiak ikusteko....

Etiquetas: