Otsailaren 18an sinadurak biltzen hasi ginenetik Irungo Herri Kontsultari eta Hartu Hitzari babesa eskeintzera atera diren pertsona orori gure esker beroena eman nahi dizkiegu. Epea bukatzeko aste baten faltan, 3302 sinadura lortu ditugu. Zifra hau ez genuke lortuko denok indarrak batu eta zubiak eraiki izango ez bagenitu.
Nola ez, astero bolondres bezala kalera irten diren pertsona guzti horiei ere eskerrak eman behar dizkiegu, haiek gabe lortutakoa ezinezkoa izango bailitzateke. Eskerrik asko ere momenturen batean azpiegituraren bat prestatu digun erakunde, empresa edo pertsonei, eta noski, egutegia eta ekitaldiak sortu duten pertsonak ere zoriondu nahi ditugu euren lanarengatik.
Urtearen hasieran markatutako bideak jarraitzen du, Irungo herriaren %5ak Irungo Herri Galdeketa bermatu du eta orain, herri kontsultaren galdera adostea dugu helburu. Hartu Hitzak antolatzen duen gure herriaren gaur egungo estatus politikoaren herri galdeketa forma hartzen ari da.
ETA HAU GUZTIA ZUENGATIK IZAN DA, MILA ESKER!
Beraz, Hartu Hitzaren bidea jarraitzen du eta orain Irungo Herri Galdeketaren galdera adosteko prozesuan murgiltzen gara.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 958 irakurketak
- Castellano