JAION! 2018, mila esker guztioi

Aurreko larunbateko JAION! Autogestioa aldarrikatzeko jaialdia izateaz gain, autogestio ekintza handia izan zen. Jende andana baten lan bolondresari, sorkuntzari, idei zaparradari eta guzti honen antolaketa bidez posible izan zen egun aparta. Mila esker denoi benetan.

Urte guztian zehar, eremu ezberdinetan autogestioan oinarritutako proiektu eta ekintza ugari burutzen saiatzen gara Anaka kaleko 20.netik. Dela musikan, sorkuntzan, ekonomia, harreman komunitarioen kudeaketan, elikaduran, artean, interkulturalitatean... eta orokorrean bizitzak hartzen dituen eremu guztietan. Hori da Lakaxita eraikinaz harago eta era berean, guzti honen euskarri, tresna. Hau guztia indartzen saiatzeko apustua da gurea, argi bai dugu askoz ere askeago eta zoriontsuago bizitzea posible dela eguneroko beharra eta desirak komunitarioki autogestionatzen baditugu.

Larunbateko titiriteroekin, tokiko produktuekin eginiko bazkarian egondako giro apartak, bertso saioak, kamioi musikatuak gurutzaturiko samalda koloretsu eta aldarrikatzaileak eta lakaxitan edukitako musika jaialdiak bide honetan indartzen gaitu, eta dudarik indar txute bat izan da.

Besterik gabe, eskerrak eman nahi dizkiogu parte hartu zuen jende guztiari, eta bereziki beren elkar-lanaz hau posible egin zutenei. Ziur baten bat ahaztuko dugu, baina eskerrik beroenak:
  -Lakaxita urte guzti hauetan zuen lanarekin gauzatu duzuenoi

  -Aldatsa baratza taldeari

  -Labore Txingudi kontsumo taldeari

  -Titiriteroei

  -Hazia Kultur elkarteari

  -Irunabar bertso elkarteari

  -Fight D Power, Negu Gorriak-en bertsioak prestatu zituen lagun taldeari

  -Kemen dantza taldeari

  -Olaxa eta Eneko diseinatzaileei

  -On, Sangre de Mono, Las tuerkas eta Bide bakarrari

  -DJ Zumitrenko eta Leku-ri

  -Manu gure kamioilariari

  -Auzolan erraldoi honetan parte hartu zenuten 40-tik gora langile bolondresei

Apirilak 21-tetik aurrera ere, Lakaxita Anaka kaleko 20.nean egoten jarraituko du, eta bertaratzera gonbidatzen ziatuztegu guztiok. Poliki poliki, autogestioa gure bizitzaren ardatz bezala gauzatu dezagun

Jaion-eko antolaketa lan taldea

Etiquetas: