1700 sinaduren langa gaindituta

hh26.JPGAurreko astean Irungo herritarrak gure mahaietara hurbiltzera animatu genituen behar ditugun sinaduren %50a lortzeko asmoarekin. Hiru egun desberdinetan lau gune izan ziren sinaduren topaleku eta Irungo Herriak Hartu Hitzak egindako deialdiari erantzun bikaina eman zion.

1500 sinadura lortu nahi bagenituen, bultzada handi baten bidez 206 sinadura gehiago lortu genituen, guztira 316 sinadura batuz. Horrela, guztira 1706 sinadura batu ditugu denbora guzti honetan eta pixkanaka pixkanaka inurrien lanaren bitartez, 3000 sinaduren marka geroz eta hurbilago daukagu.

Beraz, horrela banatu zen ostegunetik larunbatera bitartean kalean lortu genituen sinaduren kopurua:

  • Ostegunean Santiago kalean 49 sinadura bildu genituen.
  • Ostiralean Urdanibia plazan 84 sinadura
  • Larunbatean Urdanibia plazan 91 eta Zabaltza plazan 89, guztira 180 sinadura.

Asteburu honetan mahai gehiago

Martxoa bukatzear dela, asteburu honetan ere gure mahaiak eta bolondresak irungo kaleetan zehar izango dira. Gainera, auzo berri bat bisitatuko dituzte, Artiako auzoa hain zuzen ere.

Martxoaren 25ean, igandean, 10:30tatik 12:30ak bitartean, Artiako eliza aurrean kokatuko ditugu mahaiak bertako jendea musikaren bitartez erakarri nahian. Jende dexente bizitzen den tokia da Artia eta bertako auzo elkartea oso indartsua da, beraz, Artian bizi diren pertsona guztiak animatzen ditugu egun horretan Irungo Herri Galdeketa babesteko.

Hori igandean izango da, baina larunbatean, ohi dugun moduan Zabaltza Plazan izango gara 11:00etatik 13:30tara.

2000 sinaduretara iritsiko al gara apirila baino lehen? AURRERA IRUN!

Etiquetas: