Mila esker Klink, Mila esker Eskifaia

katsikas9cHondarribia-Katsikas Boluntario Taldeak 6.121 euro bildu ditu azken egunotan, Klink Elkarteak antolatutako bazkari solidarioari esker, eta Eskifaia Elkartearen 36. Eliz Musikaldiako kontzertuetan jasotako ekarpenei esker.

Dirua Siria iparraldeko errefuxiatuen kanpalekuetara bideratuko da, siriar armadaren bonbardaketen ondorioz bertan babestutako milaka familia kurduarrei laguntzeko. Urtarrila bukaeran eta otsailean Hondarribia-Katsikasek premiazko arropa bilketa egin zuen. Oraingoan, botikak erosiko dira eta, arropa bidali zen bezala, Los Olvidados GKE madrildarrak bidaliko ditu Siriara.

Klinken bazkarian 5.313 euro lortu ziren, zatirik handiena boluntarioek saldutako errifekin lortuak (3.125). Gainera, 1.348 euro bazkariekin lortu ziren, eta beste 840 euro Klinken kontu solidarioan (0 lerroa) eginiko ekarpenen bitartez.

Eliz Musikaldiari dagokionez, Eskifaia elkarteak 807 euro lortu zituen zikloko lau kontzertuetan eginiko ekarpenekin, 117, 280, 232 eta 179 hurrenez hurren.

Hondarribia-Katsikas Boluntario Taldeak Klink eta Eskifaia elkarteei eskerrak eman nahi dizkie, "gurekin gogoratu eta errefuxiatu kurduei laguntzeko aukera eman izanagatik".

Etiquetas: