Irungo auzo elkarteen federazioak Irunen dagoen AP8ko ordainsariari irtenbide bat proposatzeko mozioa aurkeztu du

Mozioa:

Jakina da Irungo herritarrak diskriminatuta daudela bere inguruko beste hiri batzuen aldean AP8 autobidea erabiltzekoan; izan ere, Irun udalerrian kokatutako  ordainsari osagarri bat ordaindu behar dutelako.

Hori dela eta, arazo hori konpontzeko formula teknikoak bilatzeko eskatzen dugu, eta, horretarako, abenduaren 23ko 19/2014 Foru Arauaren 3. Artikuluak xedatzen dituen baldintza berberak aplikatzeko eskatzen dugu. Halaber, 3. artikuluan kenkari gehigarria aurreikusten da deskontu planari atxikitako erabiltzaileentzat, baldin eta Donostiako Bigarren Ingurabidearekin lotutako ibilbide batzuetan 24 orduko epean joan-etorriko bidaiak egiten badituzte.

Neurri horiekin GI 636 arintzea lortuko litzateke, eta, aldi berean, Behobiako erdialdeak jasaten duen trafikoaren zati bat ere bai.

Gai honi irtenbidea emateko, 3 bat hilabeteko epea ematen dugu erakundeen arteko akordio bat lortu dadila. Gaur egun, gai hau konpontzeko behar adina bitarteko tekniko badaudela uste dugu.

Badakigu inork ez duela nahi Irun bigarren mailako hiritzat hartzea. Hori dela eta, korporazio honen talde guztiek gure mozioari babesa emango diotela espero dugu.

Eta baita erakundeen arteko babesa ere, eskaera bidezkoa izanik hori merezi duelako.

Etiquetas: