Irungo LEGALON T antzerki eskolak udaleku irekiak antolatu ditu uztailerako. Zazpi eta hamalau urte bitarteko haur eta nerabeei zuzendutako arte eta sorkuntza udalekuak. Jokoa eta esperimentazioa oinarri hartuz, arte espresio ezberdinak landuko dituzte. Antzerkia, plastika, musika, bideoa, eta beste hainbat.
Datak eta prezioak
Zehazki uztailaren 1an hasi eta eta 26ra bitartean izango dira aurten udalekuak, lan egunetan, egunero, 09:30etik 13:30etara. Matrikulak 80 euro balio du aste baterako. Bi asterako matrikulatuz gero 120 euro izango dira.
Matrikulazioa
Izena emateko 619 56 41 25 edo 658 74 36 01 telefonora deitu beharko da eta epea ekainaren 7a bitarte egongo da zabalik.
Begiraleak
Maider Galarzak "Nafarroako Antzerki Eskola" eta "Estudis de Teatre Berty Tobías" eskoletan burutu zituen ikasketak. "Oihulari Klown", "Panta Rhei" eta "En la Lona" antzerki konpanietan antzezle eta txontxongilari bezela egin du lan. Gaur egun, ipuin kontalari, antzerki begirale eta antzezle lanak tartekatzen ditu.
Idoia Hernández (HATXE) Oiartzungo Ibargain Musika Eskolan aritu zen 17 urte bete arte eta Donostiako Nazioarteko Piano Lehiaketan hainbat aipamen jaso zituen. Gaur egun, konposizio ikasketekin jarraitzen du. "2Bat" musika eta poesía talde esperimentalaren sortzaileetako bat da. 2017an bere bakarkako lana "Lehena" autoeditatzen du.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1242 irakurketak
- Castellano