Irunesa Errepublikar Elkarteak XI. Literatur Lehiaketa Errepublikarra gazteentzat eta Komiki Errepublikanoen III. Lehiaketa, egile berrientzat deialdia egin du

cartel“Nicolás Guerendiain” Irungo Elkarte Errepublikarrak gazteentzako XI. Literatur Lehiaketa Errepublikarra eta Komiki Errepublikanoen III. Lehiaketa iragarri ditu lantzen ari den jardueren barnean. Lehiaketa honen xedea balio errepublikarrak ezagutaraztea eta sustatzea da, batez ere gazteen artean.

Aurten: JUSTIZIA.

II.en Errepublikaren Konstituzioak lehenengo artikuluan honako hau esaten digu: “Espainia klase guztietako langileen Errepublika demokratikoa da, Askatasun eta Justizia erregimenean antolatua”. Bigarren artikuluan berriz: “Legearen aurrean espainiar guztiak berdinak dira.” Bi adierazpen hauek Konstituzioaren hurrengo artikuluetan garatzen dira. Textu osoa lotura honetan irakurri dezakezu: http://www.asociacionrepublicanairunesa.org/eu/constitucion_repub.php

Aurten, justiziaren inguruan hausnarketa egitea proposatzen dizugu: Nola ikusten duzu justizia gaur egun? Askatasuna eta Justizia elkarrekin al doaz? Pertsona oro berdinak al gara legediaren aurrean? Berdinak izan nahi al dugu legediaren aurrean? Galdera hauei eta bururatzen zaizkizun beste hausnarketei erantzuna eman diezaiekezu zure errelatuan.

Elkarteak XI. Literatur Lehiaketa Errepublikarra gazteentzat-ri buruz informazio gehiago

Komiki Errepublikanoen III. Lehiaketa egile berrientzat-ri buruz informazio gehiago

Etiquetas: