Irailan Irunen jaitsi da langabezia, Hondarribian berriz igo da

Jakitera eman dituzten datuen arabera, irailan 44 bidasotarrak ezabatu dute bere izena Lanbide zerrendetan.

Irunen 67 pertsona gutxiago daude orain izena emanda Lanbide zerrendetan. Gaur egun, 3.282 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %11,3 hain zuzen. Iazko irailako hilabetearekin konparatua 229 langabe gutxiago daude orain Irunen.

Hondarribian, berriz, 23 behargin gehiago zeuden langabezian iraila amaieran. Azken urtean 6 langabe gutxiago daude ondoko herrian. Gaur egun 592 hondarrabitar daude Lanbide zerrendetan, biztanleria aktiboaren %7,3 hain zuzen.

Etiquetas: