Bidasoa Behea berriz da Gipuzkoako eskualdeen artean langabezi tasa gehien duena

Jakitera eman dituzten datuen arabera, azaroan 14 bidasotarrak ezabatu dute bere izena Lanbide zerrendetan. Hala eta guztiz ere, Bidasoaldea da Gipuzkoako eskualdeen artean langabezi tasa altueba duena.

Irunen 11 pertsona gutxiago daude orain izena emanda Lanbide zerrendetan. Gaur egun, 3.384 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %11,7 hain zuzen. Iazko azaroko hilabetearekin konparatua 115 langabe gutxiago daude orain Irunen.

Hondarribian ere 3 behargin gutxiago zeuden langabezian azaroa amaieran. Azken urtean, 20 langabe gutxiago daude Onyarbin. Gaur egun 604 hondarrabitar daude Lanbide zerrendetan.

Bidasoa eskualdeko langabezi tasa %10,8koa da (%11,7 Irungoa eta %7,5 Hondarribikoa), %8,7 Gipuzkoakoa, eta EAEkoa berriz %10,7 da.

Etiquetas: