Bidasoa Behea berriz da Gipuzkoako eskualdeen artean langabezi tasa gehien duena

Jakitera eman dituzten datuen arabera, ekainean 173 bidasotarrak ezabatu dute bere izena Lanbide zerrendetan. Hala eta guztiz ere, Bidasoaldea da Gipuzkoako eskualdeen artean langabezi tasa altueba duena.

Irunen 156 pertsona gutxiago daude orain izena emanda Lanbide zerrendetan. Gaur egun, 3.205 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %11,1 hain zuzen. Iazko ekaineko hilabetearekin konparatua 242 langabe gutxiago daude orain Irunen.

Hondarribian ere 17 behargin gutxiago zeuden langabezian martxoa amaieran. Azken urtean,berriz, 26 langabe gehiago daude ondoko herrian. Gaur egun 540 hondarrabitar daude Lanbide zerrendetan.

Bidasoa eskualdeko langabezi tasa %10,1koa da (%11,1 Irungoa eta %6,7 Hondarribikoa), %8,3 Gipuzkoakoa, eta EAEkoa berriz %10,4 da.

Sektore guztietan jaitsi da langabezia.

Etiquetas: