EH Bildu Irungo ekonomiaren inguruan

Presentación de EH Bildu sobre economía IrunKoalizioak plan ekonomikoaren azalpena egingo du asteazken honetan 19:30ean Palmera Monteron antolatu duen bilkura irekian

Irungo EH Bilduk Irungo ekonomiaren inguruko prentsaurrekoa eman du gaur goizean. Jokin Melida alkategaia, eta Silvestre Balerdi zerrendakideak adierazi dutenez, koalizioaren lan talde sozioekonomikoak 8 urte darama lan sakona egiten eta egoera hobetzeko plan bat dauka.

Hasteko, Irungo egoera ekonomikoaren argazkia egin du Balerdik, EUSTATek 2018ko abenduan argitaratutako datuen laguntzaz: Hala, Irungo langabezia tasa %10,94koa da, Gipuzkoakoa %8koa den bitartean. Enplegua honela banatzen da sektoreka Irunen: %15,40 industria sektorean (%23,07 Gipuzkoan), %77,83 zerbitzu sektorean (%70,43 Gipuzkoan), %0,30 lehenengo sektorean (%0,90 Gipuzkoan) eta %6,48 eraikuntzan (% 5,52 Gipuzkoan).

Datu hauek emanda ondorio argia atera du Balerdik : “Industria sektorean ia %50ean azpitik gaude, Gipuzkoako batez bestekoarekin alderatuta eta industria sektorea ardatz garrantzitsua da ezein puntako ekonomian”.

EH Bilduko kideak datu gehiago eman ditu ere: Irungo BPGa 26.330 eurokoa da, Gipuzkoakoa 31.911 eurokoa den bitartean. Errenta pertsonalari dagokionez, Irungo batez bestekoa 17.671 eurokoa da, Gipuzkoakoa 21.714 eurokoa den bitartean.

Argazki honekin “ezinbestekoa da interbentzio urgentea”, Balerdiren esanetan. Talde abertzaleak proposatzen duenez, Bidasoa Bizirik agentziak gidatu beharko luke esku hartze hori, lau ardatzetan banatuta:

Industriari dagokionean, Bidasoa Bizirik agentziaren birmoldatzea eskatzen du EH Bilduk, agentzia ekonomiaren motor bihurtuz.

Energiaren autosufizientziaren bidean EH Bilduk energiaren agentzia sortzea proposatu zuela gogorarazi du Balerdik. Bestalde, “EHUrekin proiektu komunak bultzatu genituen, baina udal gobernuaren jarrerak EHU deskolgatzea ekarri zuen” adierazi du EH Bilduko zerrendakideak.

Merkataritza eta ostalaritzaren egoera zailaz ere mintzatu da Balerdi “kalera ateratzea besterik ez dago sektorearen egoera ikusteko”. Hala, neurri orokor eta zehatzak eskatu ditu EH Bilduko kideak: “mugikortasun eta aparkaleku politika erakargarriak eta aisialdi proposamen berriak

Azkenik, lehenengo sektorea izan du aipagai Balerdik: “hemen dugun potentziala ikaragarria da. KM0, bertako produktuen ingurukoeskaria: jangeletarako etaerresidentzietarako”. Horretaz gain, taldeak Olaberriaren inguruan egindako plana gogorarazi du.

Honetaz guztiaz hitz egiteko eta Irungo EH Bilduren plan ekonomikoaz sakonki jarduteko, saio irekia antolatu dutela adierazi du Jokin Melida alkategaiak. Saioa asteazken honetan izango da, 19:30ean Palmera Monteron. “Irundar guztiak saiora hurbiltzera gonbidatzen ditugu” bukatu du Melidak.

Etiquetas: