LAB sindikatua Jaizkibel konpainiarekin bat

Jaixkibel Konpania. zuialde.files.wordpress.comLAB sindikatuak, eta bereziki Oarso-Bidasoa eskualdeak, Jaizkibel konpainiarekin bat egiten dugu aurten ere. Ezaguna da urte luzez emakume langileok izan dugun borroka eta Hondarribian ere hala da. Alarde publiko, parekide eta bakarra lortzeko erronkak berean dirau.

Urteetan ez bezala iaz Kale Nagusian bizitako oihu, irain etabar areagotuek atzera pauso nabarmena eragin zuten Jaizkibelek duen normaltasunez desfilatzeko eskubidean. Hori gutxi ez eta udal gobernuak eginiko ordutegi aldaketarako “proposamena” emakume langileon eskubideei irain larria dela uste dugu, subjektu gatazkatsua oker identifikatzen duelako eta saihestezina den parekidetasunerako bidea oztopatzen duelako.

Aurtengoarekin, 26 urte beteko dira Hondarribiko emakume talde batek parekidetasunez Alardean parte hartzeko grina adierazi zuena, ordutik eta gaur arte lanean jardun zareten guztiei esker eta zorion beroenak helarazi nahi dizkizuegu LABetik.

Honegatik guztiagatik, irailaren 8an Hondarribiko kaleetan elkar ikusteko gonbita luzatzen dizuegu guztiei, elkarrekin txalotu, desfilatu eta gozatu dezagun.

Gora borroka feminista! Gora Jaizkibel!

Etiquetas: