LABek oso iritzi positiboa du hitzarmen duin baten defentsan Grafikagintzako langileek emandako erantzunaz. Sektore txikia izan arren, 8 greba egunek oso jarraipen handia izan dute eta mobilizazio ugari ere (elkarretaratzeak, kotxe karabanak, manifestazioak...) egin dira. Honek guztiak agerian uzten du langileek beren lan baldintzak hobetzeko duten adorea. Gaur bertan mobilizazio jendetsua egin dute Donostian, beste sektoreetako ordezkari sindikalen babesarekin.
Sektoreko langileek mandatu argia eman digute: ez dugu etsiko akordio justu bat lortuarte. Oinarrizko aldarrikapenak eskatzen ari gara: KPIaren gorako soldata igoerak,lizentziak hobetzea, kontratazioa hobetzea, Estatuko hitzarmenaren mehatxua gainetikkentzea eta laneko baimenen inguruko epai judizialak aplikatzea.
Sektorearen egungo egoerarekin bat datozen proposamenak dira. Proposamen guztiakgauzagarriak dira eta LAB eta langileok argi dugu: borrokan jarraituko dugu hauek lortuarte. Hori dela eta, gogortuko dugu borroka datozen asteetan. LABeko ordezkariak atzoasanbladan bildu ziren eta mobilizazio egutegia aho batez onartu zuten. Gainerako sindikatuekin partekatuko dugu proposamena eta datozen egunetan iragarriko ditugu greba egun berriak.
Beste alde batetik, LAB sindikatuak ADEGIren hipokrisia salatzen du eta Gipuzkoako Grafikagintzako langileen borroka eredugarritzat jotzen du. Urriak 2, Gipuzkoako grafikagintzako langileek zazpigarren greba eguna egin dute.
Greba deialdia arrakastatsua izan da, grebaren jarraipena aurreko deialdien %70an mantentzen baita. Greba egunak aurrera doazen arren, langileen gehiengoak grebarekin bat egiten jarraitzen du. Kontuan izanda tailer txikietaz osatutako sektore batetaz ari garela, langileak ematen ari diren erantzun eredugarria txapela kentzeko modukoa da. LABek zoriondu nahi ditu langile guztiak.
LABek uste du ADEGIk hitzarmena hiltzen utzi nahi duela Bizkaian eta Nafarroan gertatu den bezala, non bertako hitzarmenak 2011 eta 2012tik berritu gabe dauden, hurrenez hurren. Honela, Estatuko hitzarmena pixkanaka ezarri nahi diete langileei, bereziki kontratazio berriei. Bestela ulergaitza da ADEGIk mantentzen duen jarrera inmobilista.
ADEGIk aste honetan bertan gazteak industriara erakartzeko helburuarekin ekitaldi bat antolatu duen bitartean, Gipuzkoako Grafikagintzako langileei prekarietatea baino ez die eskaintzen. Propaganda eta hipokrisia gutxiago, lan baldintza on gehiago. Ez dira langileak falta industrian; bai, ordea, lan baldintza duinak.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 621 irakurketak
- Castellano