"Irungo emakumeak plazara!" paseo historikoa

Dolores Salis kaleaParean Berdintasuna Elkartea.- Datorren martxoaren 16an, larunbata, ‘Irungo emakumeak plazara!’ paseo historikoa egingo du Parean Elkarteak. Izen bera duen dokumentala aurkeztu genuen, pasa den otsailaren 21ean Oiasso museoan lehenengo eta astebete beranduago Amaia Antzokian, lehen emanaldian kanpoan geratu zirenei harrera egin asmoz. Era berean, martxoaren 7an berriz ikusi ahalko da Amaia antzokia handian, Irungo Udalak herriko eskoletako DBHko ikasleak gonbidatuko ditu bertara.

Vicenta Olazabal, Dolores Salis, Menchu Gal, Julia Iruretagoyena, Leire Landa irundarren edota poxpologileen eta mandatugileen historia jasotzen du ‘Irungo emakumeak plazara!’ dokumentalak. Goizeko 11.00tan San Juan plazatik abiatuko gara eta Merche Tranche historialariak gidatuta, Leon Iruretagoyena kaletik, Beraun etxera, Dunboako zubira edota Gal futbol zelaira joango gara. Handik itzulia eginez, Urdanibia enparantzan den Menchu Gal museoa bisitatuko dugu eta azkenik Larretxipi kalean emango diogu amaiera paseoari.

Azaroan Irungo zazpi eskolako publikoetako LHko laugarren mailako ikasleekin egon gara dokumentala aurkezten. Ikastetxe bakoitzak emakume bat hautatu eta hiru hilabetez egon dira lanketa berezi bat egiten. Martxoaren 16ko paseoan, ikastetxe bakoitzaren ekarpenak lekua eta protagonismo berezia izango du, egindako lana irundar guztien aurrean aurkeztuko dute eta.

Parean elkarteak ‘Irungo emakumeak plazara!’ dokumentala egiteko Gipuzkoa Foru Aldundiaren eta Irungo Udalaren laguntza izan du.

Etiquetas: