Pentsiodunen mugimenduak manifestazioa deitu du larunbat honetan Donostian

Artxibosko argazkia: Manifestación pensionistasUne hauetan, apirilaren 28ko hauteskundeen ondoren eta neurri berrien zain gaudela, 2018ko hasieran geunden egoera beran gaude pentsioei buruz. 2020an 0,25eko igoerarekin jarraituko dugu eta erosteko ahalmen proportzionala galduko dugu; gainera, ez dugu oinarrizko aldarrikapenik lortuko.

Hori dela eta, Parlamentuko alderdi guztiei eta eratuko den gobernu berriari Pentsioen Sistema Publikoaren etorkizuna eta gure oinarrizko proposamenak bermatzeko eskatzen diegu.

Ildo horretatik, Txingudi Hondarribia-Irungo Pentsiodunen Mugimenduak deialdi bat egiten die eskualdeko herritarrei, pentsiodunei, langileei, emakumeei, gazteei… datorren larunbatean (maiatzak 11) Pentsioen Sistema Publikoaren eta gure oinarrizko proposamenen alde egingo den manifestaziora joateko. Manifestaldia Donostiako Boulevardetik aterako da 18:00etan.

17:30 aldera Irun-Hondarribia pankartaren azpian elkartuko gara, Boulevardeko kioskoaren ondoan. Pankartarekin batera, elkarrekin ateratzeko asmoz. Garrantzitsua da TPMren zapi berdeak eramatea.

Etiquetas: