Labore Txingudiren eta Aldatsa Baratzaren egitasmoak kalera

Labore Txingudiren eta Aldatsa Baratzaren egitasmoak kaleraBDS Koop Eraldaketa Fabrikaren barnean kokatzen diren kooperatibak euren egitasmoak jendeari aurkeztuko dizkiote larunbat honetan Urdanibia Plazan

Labore Txingudi eta Aldatsa Baratza Bidasoa Km0 egitasmoa jendartaratzeko helburuarekin jarraitzen du eta horretarako, larunbat goizean Urdanibia Plazan postutxo bat jarriko dute. Bidasoa Km0 egitasmoa azaltzeaz gain, Labore Txingudiren birfundazioaren berri eman nahi da, abalista eta bazkideak behar direnaren berri emateko prest daude bertako langileak.

Musikarekin batera, Aldatsa Baratzan aurkitu daitezkeen produktuak ikusteko aukera egongo da baita Labore Txingudiko dendan aurkitu daitezkeenak ere. Elkarteetik konfiantza dute, kalera ateratzearekin batera euren izenak ere geroz eta ezagunak izango direla, oinarri sozial handiago bat eskuratzeko.

Labore Txinguditik eta Aldatsa Baratzatik Bidasoa eskualdeko jendeari eskua luzatzen diote larunbat honetan Urdanibia Plazara euren erosketak egitera animatzeko eta bidenabar, jarriko dituzten postuetara hurbiltzeko. Informazioa helarazteko prestutasun guztiarekin aurkituko dira bertan egongo diren langileak.

Etiquetas: