Jerusalemgo tranbia-linea berria eraikitzeko lizitazio-prozesua irabazi du CAF-ek. Hala, CAF-ek entzungor egin dio enpresa batzordeak urte hasieran aho batez egindako eskaerari, hots, nazioarteko legezkotasunaren aurka doazen lanetan ez parte hartzeko deiari. Datozen asteetan, enpresa batzordea bilduko da lizitazio-prozesuaren inguruko erabakiari erantzun bateratu bat emateko.
LAB sindikatuaren arabera, salatzekoa da CAF-ek hartutako bidea, bere langileei entzungor egiteaz gain, proiektuak berak ez dituelako nazioarteko legezkotasuna eta giza eskubideak errespetatzen. Hain zuzen ere, Jerusalemgo tranbia-linea egiteko Palestinako lurrak desjabetuko dituzte, lurraldeak legez kontrako kolonietara jarraipena izan dezan.
Sindikatuak iritzi du Jerusalemen egindako edozein tranbia-proiektuk Palestinako herriko legezko ordezkarien babesa jaso beharko lukeela, eta Palestinako herriak erabat baztertu du egitasmoa..
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 891 irakurketak
- Castellano