Txingudi: errefus gehien sortzen duen mankomunitatea

Bidasoaldeko Lagunak frente a Servicios del Txingudi, Txinzer en IrunBidasoaldeko Lagunak.- Datorren ostiralean, maiatzaren 17an, Birziklatzearen Mundu Eguna lehortu da, UNESCOk horrela aitortua, pertsonek gure hondakinak behar bezala murriztu eta behar bezala kudeatu ahal izateko.

Txingudiko eskualdean, datuak ikusita, ez dugu ezer ospatzeko eta asko hobetzeko.

GHK-k jakitera eman berri dituen datuek diotenez, 2018an Txingudi izan da Gipuzkoako mankomunitate guztien artean errefus gehien sortu duena: 269 kg biztanle bakoitzeko.

Egia izanik ere aurreko urteekiko hobekuntza txiki bat gertatu dela, bai birziklatze indizean (%48tik %51ra), bai errefusaren gutxitzean (10 kilo gutxiago), hobekuntzaren abiadura oso motela da eta sortutako errefus kantitatea erraldoia (21 282 tona). Are gehiago, kontuan izanik Gipuzkoa 70 herritan, batzuk handiak, besteak txikiak, joan den urtean %70a baino gehiago birziklatu ari dutela eta biztanleko 100 kilo baino errefus gutxiago sortu dutela.

Txingudiko biztanle garen gizon-emakumeok Irun eta Hondarribiako herritarrei eta bereziki bi Udalei hondakinen sorrera gutxitzeko, batez ere errefusarena, neurriak berehala jartzeko eskatzen diegu, birziklapena hobetuz eta handituz, Gipuzkoako herri gehienetan egin duten modura, kolore guztietako alderdiek zuzendutako Udalen gidaritzapean, bide batez esanda.

Gipuzkoan badira urtean guztira 382 kilo hondakin (birziklatuak eta ez birziklatuak) sortzen duten mankomunitateak, Txingudin 552 kilo sortzen ditugun bitartean, hau da, %50 gehiago. Ez da erraza honen arrazoia aurkitzea eta, ere berean, zaila da azaltzea zergatik antzeko biztanle kopurua duen mankomunitate batek biztanleko 85 kilo errefus sortzen dituen eta Txingudik 269 kilo, hiru bider gehiago.

Egun batzuk barru, martxoaren 17an, Birziklatzearen Mundu Eguna ospatuko da. Data hau aprobetxatu nahi dugu bai Irun eta Hondarribiako Udalei, bai bertako herritarrei erronka bat aurrean jartzeko: 2020an errefusa erdira jaistea eta birziklatze tasa %65eraino igotzea. Hau nola egin ikusteko ez dago urrutira joan beharrik; Gipuzkoako herri askotan eman dituzte ekonomia zirkularrerantz pausuak eta oraindik bide horretan hobetu beharreko aspektuak badituzten arren, norabide egokian doaz eta emaitzak hobetzen jarraituko dute.

Hondakinen murriztea eta birziklatzea gure esku ditugun, herritarron eta Udalen esku, neurri oso garrantzitsuak dira, gure planeta jasaten ari den arazo erraldoiei aurre egiten laguntzeko: klima aldaketa eta plastikoen pilaketa lur, ibai eta bereziki ozeanoetan. Gure seme-alabei eta gure bilobei utziko diegun Mundua bizitzeko modukoa izatea gure erabakia da, martxa honetan haiek hondamendi eta kutsadura maila izugarriei aurre egin beharko baitiete.

Dei berezi bat gazteei, zuek bizi eta kudeatu behar duzuen mundua soilik bideragarri izango baita helduok erakutsi dizkizuegun ohiturak errotik aldatzen baldin badituzue. Mundu lineala (ekoiztu, erosi, erabili eta bota) ez da inolaz ere bideragarria, batetik lehengaiak mugatuak direlako eta bestetik sortzen den zaborrak eta honen tratamenduak eragiten duen kutsadura sostengaezina delako. Eska ezazue berehala eredu zirkularrera pasatzea, murrizteari, berrerabiltzeari, birziklatzeari eta konpostatzeari lehentasun osoa emanez.

Etiquetas: