Ibilaldi errepublikanoa. Ekitaldiak martxa errepublikarrarekin hasi ziren 12:30etan Zabaltza plazatik (Errepublika garaian Zentro Errepublikarra). Zenbait kaleetatik pasa ondoren San Juan plazara iritsi zen txalapartaren soinuez, harrera eginez.
Errepublikaren aldeko eta monarkiaren aurkako kontsignak oihukatu ziren.
Txalapartaren ondoren irakurritako textua
Egun on guztioi
Aurten ere elkartu gara hemen apirilaren 14a, II. Errepublika aldarrikatu zen eguna ospatzeko. Aurtengoa 88. urtemuga izango da.
Gaurkoa bezalako egun batean, udal hauteskundeen ondoren, espainiar estatuaren historia osoan izandako aldirik demokratikoagoena eta libreen hasi zen.
Errepublikak iraun zuen 5 urteetan estatu kolpearen ondoren ezabatu ziren eskubideak eta askatasunak lortu ziren. Garai hartan onartu zen konstituzioan gaur egun borrokatzen ari garen balio errepublikarrak islatzen ziren.
“Organo guztietako botereak herritik datoz” “Espainiar guztiak berdinak dira legearen aurrean”, “Estatu espainiarrak ez du erlijio ofizialik”. Horiek dira konstituzio horretan garatu ziren artikuluetako batzuk. Emakumeek botoa emateko eskubidea, dibortzioaren legea, abortu librea, eliza eta estatuaren arteko bereizketa, hezkuntza publikoaren eta kulturaren aldeko apustua eta abar.
Zertan geratu da hori guztia?
Diktadorearen heriotzaren ondoren, legalitate errepublikanoa ez zen berreskuratu, eta, are gehiago, frankista guztiak beraien bidegabekeriez libre geratzen ziren amnistiaren legea onartu zen, eta, gainera, sistema guztia mantendu zen monarkia buruan kokatuz.
Aurten hauteskunde urtea da. Hauteskunde orokorrak ez ezik, udalekoak, Europakoak eta autonomikoak egingo dira eta hemendik deialdi bat egiten diegu ezkerreko indar guztiei 1931ko apirilaren 14aren adibidea har dezatela eta bat egin dezatela langileen eskubideak eta herrien batasuna defendatzen dituzten hautagaitzak defendatzeko. Hautagaitza unitarioak askatasuna, berdintasuna, elkartasuna, laikotasuna, publikotasunaren defentsa, autodeterminazioaren defentsa eta herriaren subiranotasuna defendatzeko.
Frankismoa eta erregimen horren mendean onartutako lege guztiak legez kanpo uztea defendatzen duten hautagaitzak, baita 78ko Amnistiaren Legea ere. Laburbilduz, Errepublikaren aldeko apustua egiten duten hautagaitzak.
Era berean, Udalari galdetu nahi diogu neurriren bat hartu duen iazko martxoaren 23an onartutako mozioa praktikara eramateko. Mozio horretan, besteak beste, apirilaren 14an aintzatespen publikoak egiteko konpromisoa hartzen zuen udalak. Gure elkartetik 6 urte daramatzagu bandera errepublikanoa balkoian jartzeko eskatzen. Aurten aitzakia ona du hori ez egiteko, hauteskundeetan gaudela esanez eta ez zaiola uzten; baina badaude aintzatespen publikoak egiteko beste modu batzuk, eta horrelakorik ez dugu ikusi oraindik.
Urtero bezala, nahi duguna da ekitaldi horrek balio izatea gaur egun gureak egiten eta inoiz baino indar handiagoz aldarrikatzen segitzen ditugun ideiak defendatzeko, eta ideia haien alde borroka egin zuten guztiak gogora ekartzeko eta omentzeko.
Gogoan ditugu, baita ere, gaur gurekin ez dauden eta gure aldarrikapenak bereak egin zituzten haiek: gure oroipenean jarraitzen dute guztiek. Miguel Sánchez, José Luís Santamaría, Antonio García Fresnedo, Ricardo Sánchez Urolategui, Paco Lusa, Carlos Goñi eta Marcelo Usabiaga.
Gora Errepublika!
Gora apirilaren 14a!
Bandera altxatzea San Juan plazan
Musikariek "Himno de Riego", "Eusko Gudari", "La Internacional" jo zuten.
Herri Bazkaria
Bukatzeko 40 pertsona inguru elkartu ginen jateko eta III. Errepublikaren alde topa egiteko.
Argazkiak: 14 de abril 2019. http://tinyurl.com/y2a35mrc
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 772 irakurketak
- Castellano