G7 Gainean egitaraua eta auzolan erraldoia. Irun-ek eredugarri izan behar duelako!

G7EZ! Kartela KontragailurraSortu Irun.- Dakizuen bezala G7 gailurra gainean dugu, Miarritzen burutuko dena. Mundu kapitalistaren gobernantza ziurtatzen saiatzeko gailurra. Herrien, langileon, emakumeon, migranteon, prekarioon eta oro har “status quoa”-rekin bat ez dona oro mendean hartu eta zapaltzen jarraitzeko goi bilkura.

Milaka militar eta polizia ordena babeste, injustizia armez defendatzen alde batean, eta Auzolan erraldoia beste aldean: Nazioarteko KontraGailurra. Nazioartekoa bai, baina Irun-Hendaian, hemen bertan burutuko dena. Dakizuen bezala hito nagusi hauek dituena:

  • 21 eta 23 artean FICOBA: Tailer, hitzaldi, aisi gune, pelikula, bilkura… Sistema honi aurre egin ikasi eta estrategiak garatzeko espazio irekia. Egunero, 09.00-20.00 inguru artean luxuzko egitaraua izango duena
  • -Egitarau eskaintza egongo da era berean: Kanetako portuan (Gazteak), Hendaia-ko eskolan (Bizi! Mugimendua batez ere) eta Urruñako akanpalekuan (Amankomunak, Txaleko Horiak, ATTAC, etab.)
  • 24 MANIFESTAZIO INTERNAZIONALA 11.00: Hendaiatik (aldaketarik ezean Tribord-etik eta Pausutik bi zutabe) FICOBA-ra Santiago zubitik igaroko dena
  • 25 DESOBEDIENTZIA ZIBIL EKIMEN MASIBO_ORTZADARRA: Miarritze militarizatuaren inguruko 7 PUNTUTAN bilduko gara gunea inguratuz

Haiek kapitala dute, militarrak eta polizia, estatu guztien oniritzia. Guk Auzolana dugu, BESTE MUNDU BAT ERAIKI NAHI DUGUNON INDARRA. Eta indar hori behar dugu KontraGailurra antolatu ahal izateko. Denoi, baina Ezker Abertzaleari bereziki dagokigu (eta ojo orain arte horrela izaten ari da) ardurak hartu eta gauzak ondo eta jende nahikoz egingo direla bermatzea.

Horregatik, eta gainera Irunen izanda kontua Irungo Sortutik uste dugu tokatzen zaigula gurea ematea. “Dar el callo” esaten den bezala, eta irun kontragailurren historian eredugarri bezala gogoratua izatea. Kapitalaren kontrako borrokan, Irunek Euskal Herriko hiri gisa hito bat markatzea. Horregatik oraindik betetzeko dauden bolondres txandetan parte hartzera gonbiodatzen zaitugu.

TURNO TAULA ATXIKIA DUZUE 2 FORMATU EZBERDINETAN

Bestetik, badazpadako ETXE SARE BAT osatu behar dugu. Hizlari eta itzultzaileei zuzendua, berez dituzten aterpeetxetara iristeko, edo bakarrik egon nahiko balute edo bestelako ezustekoen aurrean, lo egin edo geratu ahal izateko etxe sarea. Ez da behar etxea hutsa egoterik, soilik lo egiteko toki duin bat izatea. Egunak 20-24 izango lirateke baina bakoitzak nahi dituen egunak eskaini ditzake. Beraz zure etxe edo toki bat eskaintzeko prest bazaude idatzi zenbaki honetara

Kontaktua Turnoetan apuntatzeko edota Etxea uzteko: 681608469 (xufi)

Beno ekipo, pribilejio galanta dugu kontra gailurra hementxe izatearekin, ez da nolanahikoa!

Beraz bakoitzak ahal duen neurrian, saia gaitezen Auzolan erraldoiean parte hartzen, borrokatzen, ikasten eta gozatzen!

G7EZ! Euskal Herritik beste mundu bat sortzen!

Etiquetas: