Zaldunbordak ezingo dio lege berriari izkin egin

Abotsanitz. ZinegotziakAlkateak atzera egin behar izan du, Higertokik ez dituelako Plan Partzialaren gabeziak zuzendu.

Plan partziala bertan behera utzi du udal arkitektoak. Txomin Sagarzazu alkateak ekainaren 26an sinatutako dekretua eraginik gabe utzi du. Hondarribiko Udalak kaleratu duen oharrean azaltzen denez, “enpresa sustatzaileak Zaldunborda Gaina eremurako Plan Partzialaren gabezien zuzenketak ez betetzeagatik” aurkako txostena aurkeztu du arkitektoak, eta alkateak onartu behar izan du. Ondorioz, merkataritza lege berriaren bezperan onartutako dekretua bertan behera geratzen da.

Hain zuzen ere, Plan Orokorraren eraikigarritasunaren maila ezin da egiaztatu, eta ez du eremuaren antolamendu urbanistikoa nolakoa izango den zehazten. Bi arrazoi horiek, besteak beste, jasotzen ditu udal arkitektoaren kontrako txostenak.

Abotsanitz Udal Taldeak pozik baina tentuz hartu du erabakia. Argi dugu herriaren erantzuna dagoela plan partziala bertan behera uztearen atzean, udal gobernuak ezin izan baitio ezarri zaion zaintza eta presioari eutsi. Baina ez gara fio, EAJ-k behin eta berriro erakutsi baitu Higertokiren nahiak asetzeko legea gainditzeko prest dagoela.

Etiquetas: