#BizitzarenAldeBizitzarenJabe, Erlaitz gazte taldearen apustu etxeen aurkako kanpaina berria

Azken urteetan apustu etxeen presentziak goraka egin du etengabe Euskal Herriko txoko guztietan. Tabernetako makinak, iragarkiak. lokalak herri osoan zehar... Krisialdi testuinguruan. ofentsiba kapitalistak gure bizi-baldintzak kaltetu izanarekin batera, gure bizi-behar materialen beharra aprobetxatzen jakin du apostu etxeen bidez, modu errazean diru asko lortu dezakegula sinestaraziz. Burgesiaren kapital akumulazioari begira. erreminta eraginkorra zalantzarik gabe.

Apostu egiterakoan, batzuetan irabazi eta beste batzuetan galdu egiten dugu, baina kasu guztietan, Reta, Codere eta Kirolbeteko jabeak zure kontura aberasten dirá. Edozein sektorek bezala funtzionatzen du: irabazkiak lortzen ditu kontsumoaren bidez eta bertako langileon gainbalio erauzketa eta lan-baldintza kaxkarren bidez. Bestalde. kontsumoaren irabazkiak bermatzeko, apustu etxeek propio dituzten trikimailu ezberdinak ikus ditzakegu: irabaz dezakegunari mugak jartzen dizkiete. galdu dezakegun diru kopurua mugagabea den bitartean. Adibide argi bat da askotan ¡rabazten duten jokalariei apostu egitea galarazten dietela. Hemen gakoa enpresariak aberastea baita, langileok soldata makinan botatzen dugun bitartean.

Diru irabazki handi hauen atzean. jokoak sortzen duen adikzioa dago. Drogek kimikoen bidez mendekotasuna sortzen duten bezala. jokoak ere mendekotasuna sortzen du. Jokoarekiko adikzioa erreala da eta baita bere ondorioak ere: jokoan aurrezki guztiak xahutzea, familietako sufrimendua. kalte psikologikoa... Tragedia sozial honekin aberasten dirá inongo lotsarik gabe!

Irunen, eta batez ere gazteon artean, jokoa erabat normalizatua dago. Denok ezagutzen ditugu adikzio honen menpe bizi diren lagunak eta senideak eta. era berean. menpekotasun honek sortzen dituen ondorio eta kalteak. Horregatik usté dugu garaia déla mailakatzeari uzteko eta menpekotasun guztiak bisibilizatzeko, betetzen duten funtzioa ulertzeko eta hauen kontra jarduteko. bizimodu berri bat eraikiz.

Apustu etxeek gatazka sozial handia eragiten dute hartu duten dimentsioagatik eta mendekotasun arriskuagatik. baina inposatzen zaigun bizi-eredu kapitalistaren baitan kokatu behar dugu. Ez da gertakari isolatu bat. gizartean dugun arazo estruktural baten ondorioetako bat baizik.

Kapitalismoan, aisialdi esparru osoak merkantzia moduan funtzionatzen du. “Denbora libre” deiturikoa. hau da. lanetik kanpo igarotzen dugun denbora. bizi-eredu kontsumista baten baitan eraiki digute: poteoa. zinea. parranda, drogak, lokalak, film eta telesailen plataformak... apustu etxeak bizi-eredu merkantil honen parte da.

Horregatik guztiagatik, apostu etxeen gaiarekin hasiz eta aisialdiaren dimentsio estrukturala ulertzeari begira, mendekotasun zein ohitura txar guztiak bisibilizatu eta bizimodu kapitalista hau salatuko duen kanpaina berriari hasiera emango diogu, “Bjzilzaren alde, Bizitzaren jabe”, Irungo langileriarengana iristeko ditugun zailtasunez jakitun eta zintzotasun osoarekin, baino egoerak behar duen determinazioarekin eragiteko prest.

Langileon sufrimenduarekin aberasten denak parean edukiko gaitu!
APUSTU ETXEAK KANPORA!

Erlaitz

Etiquetas: