EH Bildu.- Aurreko astean, zoritxarrez, ohikoa bilakatzen ari den albiste batekin topo egin genuen. ARGIAK bere web atarian zioenez, Manuel Estomba apaizaren izena sexu gehiegikeriekin lotuta agertzen zen. Gertakariak Derioko Seminarioan gertatu omen ziren urte batzuetan zehar, eta biktimak, asko izan ziren.
Manuel Estombak badu bere izenean parke bat Irunen.
Irungo EHBilduk, egoera horretaz jabetuta, afera honi lehenbailehen heldu behar zaiola uste du. Hori dela eta, atzo bertan erregistro bidez, gai hauetaz arduratzen den batzordea, kaleen batzordea alegia, lehenbailehen deitua izatea eskatu genuen.
Argi dugu Irungo kale edo parkeek ezin dutela adingabeei sexu gehiegikeriak praktikatu dizkieten pertsonen izenak jaso. Beraz, izen aldaketari ekitea eskatu nahi dugu, gehienbat sexu gehiegikeri hauek jasan dituztenengatik, baina baita Irundar guztion onurako ere.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1068 irakurketak
- Castellano