#G7EZ Hiru egun hasi dira eztabaidatzeko eta alternatibak sortzeko

G7EZ! Contracumbre Ficoba 21-08-2019Gaur, abuztuak 21 asteazkena eman diogu hasiera G7 Ez! Plataformak eta Alternatives G7 plataformak antolatutako kontra-gailurrari. Ficoban egindako irekiera ekitaldian hitza hartu dute bi plataformetako bozeramaileek, eta baita kontra-gailurrean parte hartuko duten hainbat mugimendu sozial eta elkarte desberdinetako ordezkariek ere. Hauek izan dira hitza hartu duten kideak: Saint Nazaire hiriko jaka hori bat, Aita Mariko ordezkari bat, Luciana Ghiotto militante feminista argentinarra, Jose María Uria Gaur Geroa-Duintasuna pentsiodunen ordezkaria, Mixel Berhokoirigoin bakearen artisaua eta Geneviève Legay, joan den martxoaren 23an Nizan jaka horiek egindako mobilizazio batean poliziak zauritutako militantea. Kontra-gailurrak iraungo duen hiru egunetan zehar ehun hitzaldi eta ekimen baino gehiago izanen dira.

Macronek konbidatua etorriko diren sei presidente horiek Trump, Merkel, Salvini eta beste guztiak mundu osorako erabaki nahi dute. Ilegitimoa eta antidemokratikoa da. Ez duelako ez Herrien, ez Estatuen ez jendartearen iritzia eta parte hartzea kontutan hartzen. Milaka milioiko pertsonen gainean erabaki nahi dute eta hori haien interes ekonomiko eta politikoa mantentzeko!

Arduragabea da. Krisi orokor eta sistemiko baten aurrean gaude. Ingurumena eta bizitza arriskuan, eskubide zibil eta politikoen galera, krisi humanitarioa, G7-ak ez ditu arazo hauek konpontzen ezta ere konponduko ; alderantziz sua ematen die. Arduragabeak. Gu hemen gaude Demokrazia eta justizia sozialen alde. Bizitzak arduratzen gaituelako.

Mundua arriskuan dagoelako. Jendarteak eskatzen digulako. Gure herriei eta mundu osoari alternatibak eskaini nahi diegulako. Hobeto bizi nahi dugulako.

G7EZ! Contracumbre Ficoba 21-08-2019Hemen gaude. Hau da gure lehen garaipena. Oztopo guztiak gainditu ditugu. Politikoak, kulturalak eta hemen gaude. Hemen gaude, gure aberastasunean, ezberdintasunean :

Aberastasuna estrategian eta lan moldeetan. Aberastasuna, helburuetan eta lantzen ditugun gaietan, interesatzen zaizkigun gaietan. Aberastasuna, talde txiki eta handiak. Txikietatik handietara. Talde politiko, sindikalak, GobernuzKanpoko Erakundeak, eta gehiengo soziala. Aldaketa sozialaren aldeko espektro militante zabal eta aberatsa. Eraldaketa sozialaren aldeko gehiengo sozial eta militantea. Aberastasun hau parean ditugun erronkei aurre egiteko baldintzak sortzen ditu. Baldintzak eraikitzen ditu. Handiak direlako oso parean ditugun erronkak : krisi ekologikoa , etorkinak, feminizidioa...

Eta hemen erronka hauei ekiteko esperientziak trukatuko ditugu, hausnarketak partekatuko ditugu, begiratuko gara. Eta batera egingo dugu gehiengo sozialarekin, ... jendartearen %99a. Herriari hitza emango diogu, ikusezin egin dituzten horiei Horregatik :

G7EZ! Contracumbre Ficoba 21-08-2019Por todas esas razones :

Erabaki dugu proposatzen ditugun espazioetan ez dugula onartuko jarrera sexistarik, inolako erasorik, jarrera xenofoborik, matxismoa, bazterkeriarik eta dominazio harremanik. Hartara eraso sexista eta sexualen aurkako protokolo feminista adostu dugu. Dei bat zabaltzen dugu azpiratuak direnak oro beraien ahotsa entzunaraz dezaten. Gehiengo sozialak hitza adierazteko aukera ukan dezan eta lortu dugun aniztasuna zaintzeko jarduera kontsentsua adostu dugu. Ekimen zabal eta herrikoia izan dadin,jarduera ez bortitz eta baketsuak lehenetsiko ditugu. Erabakimenez, arrazoia gure alde dugulako.

Hartara hiru hitzordu nagusi proposatzen ditugu :

Jardunaldiak, espazio ezberdinetan: Ficoba, Hendaiako zinema, eskola, aste inter-galaktikoa, gazte gunea.

Abuztuaren 24an manifestaldi herrikoi eta familiarra.

Abuztuaren 25an euskal kostaldearen setio egoera salatzeko elkarretaratzeak.

Eta guzti hau aurrera ateratzeko gisan, akanpalekua eta bestelako azpiegiturak eskainiko dira.

Irudi gehiago: https://flic.kr/s/aHsmGimDrP

Etiquetas: