Si se puede Irun.- Udal gobernuak aurrera jarraitzen du bere betiko kanpainarekin: hau da, azalerako aparkalekuak kendu, herritarrei beste aukerarik eman gabe. Zirkulazioan kaosa besterik ez da sortzen, eta betiko politikak aldatzen ez diren heinean, urteak galtzen dira.
Hasiera-hasieratik, Juan Vollmer plazan parke bat egiteko proiektua zegoela dakigun arren, egia da ere azken urteotan behin-behineko aparkalekua izan dela jende askorentzat. Orain obrak hasiko dira, eta Palmera Montero Guneko lurpeko aparkalekua eskaini dute ordezko aukera gisa: enpresa pribatu batek kudeatzen duena eta, argi eta garbi, leku nahikoa ez duena.
Horren guztiaren emaitza… herritarrei OTA eskatzera behartzen zaiela. Baina OTAk ez du arazoa konponduko, hain zuzen ere egoiliar guztientzako behar adina leku ez daudelako eta, arratsaldeko 19:00etatik aurrera auzoa gainezka egongo delako.
Egoerari aurre egiteko aukerak badaude. Zergatik ez da aparkalekua egoiliarrentzat mugatzen arratsaldeko 19:00etatik aurrera, adibidez? Edo, zergatik ez da altuerako aparkaleku bat aztertzen Arbesen?
Badirudi udal-gobernuak eta alkate jaunak ez dutela arazorik ikusten aparkalekuaren inguruan, bestela egoerari buelta emateko asmoa adieraziko luketelako.
Cristina Laborda ordezkariari irmo eskatu nahi diogu aspaldi eskatu dizkiogun datuak eman ditzan, lurpeko aparkalekuen okupazioari buruz, eta auzo bakoitzeko OTA txartelen ratioei buruz; hau da, auzo bakoitzean eman diren txartelen kopurua kalean dauden aparkalekuen kopuruarekin alderatuta, izan ere desoreka egon daitekeela susmoa daukagu. Are gehiago, susmoa daukagu udal-gobernuaren oinarrizko plana dela enpresa pribatuei etengabeko onurak ematea: OTA eta lurpeko aparkalekuak kudeatzen dituzten enpresei, hain zuzen. Azken batean, auzoko jendeari OTA eskatzera behartuko zaie, beste aukerarik ez dutelako, eta horrela OTA bera konponbide miragarri gisa zabaltzen jarraituko dute, aldi berean lurpeko aparkalekuak betetzeko ahaleginduz. Eta arazoa ez da desagertuko.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1129 irakurketak
- Castellano