BDS Km0 proiektuaren aurkezpena

Logo Bidasoa Km 0Martxoaren 25ean 12:00etan Hondarribiko Agroaldean Bidasoa Km0ren aurkezpenera gonbidatzen zaitugu.

Globalizazioak, egun, merkatu zorrotz eta “macro” baten bidea ireki du. Elikagai - merkaturatze kanalak aldatzen joan dira azken urteetan, egun banatzaile handiak izanik, merkataritza- zirkuituak ia guztiz kontrolatzen dituztenak. Merkatuaren nagusitasun horrek, zenbait kasutan, hornitzaileek beraien produktuak, produktuaren ekoizpen-kostuaren azpitik saltzea, edota kontsumitzaileek gehiegizko prezioak ordaindu behar izatea suposatu du.

Zentzu horretan, famili-ustiategiak izaten dira kaltetuenak. Izan ere, zailtasun handiak izan ohi dituzte beraien jarduerak errentagarri izateko, bai salmentetatik jasotzen dituzten prezioak baxuak direlako (bitartekariek/banatzaileek jasotzen dituzte etekinak), bai erkaturatze-eredu berriak bilatzeko ekintzailetasun eza dagoelako. Egoera horrek, landa-eremuko biztanle nagusiek, nekazal-jarduera bertan behera uztea ekar dezake, eta landa-eremuko herri txikien despopulatze bat sortu.

Bestalde, egungo jendartearen gizarte -eta ingurumen- kontzientzia handiagoak, kontsumitzaileek produktuarekiko duten exigentzi maila altuagoa izatea ekarri du, hau da, bertakoak, kalitatezkoak edota osasungarriak eta seguruak diren elikagaiak nahi dituzte.

Inguruarekiko errespetua duten ekoizpen-eredu jasangarriak bilatzen dira, nekazari eta abeltzain profesionalen bizibide duina bermatuko dutena.

Testuinguru horretan, Behe Bidasoan, ekoizpena, elikagaien eraldatzea (transformazioa) eta salmenta gerturatuko dituen merkaturatze zirkuitu-laburretan oinarrituriko ekimen sozial etakomertzialak sortzea ezinbestekoa ikusten dugu. Horretarako, premiazkoa da eskualdeko elikadura-katea osatzen duten eragileen artean harreman zuzenak sortzea.

Egoera horri aurre egiteko, eta hornitzaile, transformatzaile eta kontsumitzaileen beharreirreta ipinita, lankidetzan, BIDASOA KM0 proiektua jarri nahi dugu martxan. Proiektu honen bitartez, Behe Bidasoako elikadura-kateko eragileen artean, Tokiko Elikadura Garapenerako Banaketa- Sistema sendo bat sortu nahi dugu.

Esperientzia berritzaile honen heburu nagusia, jantoki kolektiboak, hau da, eskolak, adinekoen egoitzak eta enpresak hornitzea da.

Proiektua burutu ahal izateko, Labore Txingudi kontsumo elkartea, Hiritik At tokiko garapenerako kooperatiba eta Aldatsa baratza elkartea arituko gara elkarlanean Eusko Jaurlaritzaren Landa garapenerako dirulaguntza baten bitartez. Dena den, kontutan izan behar da, plataforma aurrera eraman ahal izateko, sortuko diren ekintza eta proba pilotuetan, ezinbestekoa izango dugula eskualdeko elikadura-kateko bestelako eragileen parte-hartze aktiboa eta baita beste zenbait eragile sozioekonomikorekin ere lankidetzan aritzea.

Etiquetas: