Lehen Mailako Osasun Arreta zentro berria proposatu du EH Bilduk Irunen

Concejales de EH Bildu IrunIrunen hirugarren anbulategia eraikitzea proposatu du Irungo EH Bilduk, Jokin Melida alkategiak eta Dani Berasategi zinegotzi eta zerrendakideak goizean eman duten prentsaurrekoan.

San Miguel-Anaka eremuan kokatuko litzateke lehen arretako osasun zentro berria eta San Miguel, Anaka, Urdanibia berri eta Landetxako bizilaguneei emango lieke zerbituza. Leku aukeraketa ez da kasualitatea izan, izan ere, Melidak eta Berasategik adierazi dutenez, “eremu hau EH Bildu taldearentzat oso berezia da, gure herrian gaizki egindako plangintza askoren paradigma delako”. Hala, udal gobernuak duela hamarkada batzuk eremua hipotekatu zuela salatu dute koalizioko kideek, bertan kokatu baititu Irungo beste eremuetan eraiki behar ziren babeseko etxebitza asko.

Kokapenarekin jarraituz, leku horretan bertan merkatalgune handi bat eraikitzea aurreikusia dagoela adierazi dute Melidak eta Berasategik, horrek jada egoera txarrean dauden gertuko merkatari txikiei kalte handia egingo diela salatuz.

Anbulategi berria eraikitzea, aldiz, beharrezkoa dela adierazi dute Melidak eta Berasategik. “azken urte hauetan Irungo populazioak gora egin badu ere, eta bere populazioa asko zahartu bada ere, Irunen lehen arretako zerbitzu zentro kopuruak berdina izaten jarraitzen du.

Hirugarren osasun zentroak Irundarrentzat ekarriko dituen onurak ere aipatu dituzte koalizioko kideek. Izan ere, salatu dutenez, hiriguneko anbulategia “gainezka” dago egun, eta proposatutako anbulategi berriak “lehen arretako sare orekatuago bat sortzeko aukera emango luke, Irundarrei zerbitzu hobea, eta gertuagokoa emanez

Datuak ere eman dituzte: Gaur egun, hiriguneko anbulategiak 41.500 irundarrei ematen die zerbitzua, Dunboakoak aldiz, 21.500 irundarrei. EH Bilduk aurkeztutako proposamenean, hiriguneko anbulategiak 22.500 irundar artatuko lituzke, Dunboakoak 21.500 (berdin) eta anbulategi berriak 19.000.

Propuesta nuevo centro de atención primaria de EH Bildu, Irun

Etiquetas: