Jokin Melida izango da Irungo EH Bilduren alkategaia

Jokin alkategaiaEH Bildu.- Ez dira politikarako garai onak. Egunero politikaren mundua inguratzen duen populismo zaharkituaren lekuko gara. Gatazkak konpontzeko baino Politika gorrotoa sortzeko tresna bat dela sinestarazi nahi digute.

Politika egitea benetan zer den ahazten ari gara, eta gure kasuan, irundarron arazoak konpontzeaz ari gara.

Eta EH Bilduk hemen paper garrantzitsua jokatu du azken urteotan. Harro gaude egindako lan onaz, eta adibide garbia, Plaiaundiko kirol pisten trasladoa da.

Hamarkadetan enkistatua den arazo bati EH Bilduk mahai gainean soluzioak jarri zizkion. Inplikatutako eragileekin bilera egin, eta aurrera egiteko, beharrezkoa zen adostasun politikoa bilatu zuen.

Hauxe da Politika egiteko modu ezberdinak dauden frogarik garbiena. Eta gaur, hona, proiektu ezberdin, anbizioso eta ilusionagarria dugula esatera gatoz.

Eta proiektu hori pertsonei entzunez egin dugu. Eta baita pentsionistei ere, eta Irungo emakumeoi, eta langileoi, eta sistematikoki ahaztu egiten ditugun gazte horiei, merkatarioi, eta bere etorrerarekin Irun aberasten dutenoi, eragile sozialei, elkarte ezberdinei…

Irun auzoetatik egin nahi dugu. Irun, etxe handi batetik perferiara gobernatzen den ideia aldatu behar dugu. Auzoek ahotsa izan eta erabakitze ahalmena izan dezaten nahi dugu.

Azken finean, ez dugu irundarrentzat Irun egin nahi, Irundarrokin, zuokin, egin nahi dugu.

Lan zoragarri honetarako, EH Bilduk Jokin Melida aukeratu du Irungo alkategai izateko. Jokin Melidak ilusioz eta lasaitasunez heldu dio erronkari, Izan ere, EH Bildu proiektu pertsonalista baino gehiago bada. EH Bilduk talde anitz, solbente, anbizioso eta konprometitua osatzen du.

Jokin Melida buru izango duen hautagaitzak aldaketaren lidergoa eramateko konpromisoa argia dauka.. Erabat konbentzituta gaude Irungo proiekturik barnerakoi eta anitzena dugula, eta erabat kontbentzituta gaude gure proiektuarekin Irundarron ongizatea hobetuko dugula.

Etiquetas: