Hondarribiako EH Bilduk hurrengo udal hauteskundeetarako aurkeztu ditu bere hautagaiak

Hondarribiko EH Bilduak hurrengo udal hauteskundeetarako hautagaiakJoan den larunbatean egindako Herri Batzarrak aukeratu du aho batez udal hauteskundeetarako hautagaien zerrenda eta herri-programaren ardatza onartu du.

Honako hauek dira hautagaiak: Xabier Isasi, Xabier Bengoetxea, Oihana Etxebarrieta, Ziortza Ameztoi; Carlos Gebara; Uxue Criado; Gari Arroyo; Kotte Susperregi; Iban Clemente; Ainhoa Olaizola; Lur Irulegi; Amets Mariskal; Eneko Arzuaga; Enar Agirre; J.M.Goñi; Miren Legorburu; Josu Barandiaran; Kontxi Erro; Paz Zendoia; Karlos Santiago eta Lore Erriondo.

Programaren ardatza,” Hondarribian lan ete bizi” da eta taldeak bere burua definitzen du feminista, euskaldun eta euskaltzalea, Euskal Herria eta askatasunaren aldeko borroka gogoan duguna, presoak aske nahi eta oroimena lantzen eta geroratze lanean dihardugunak; edonor eskuzabalik artatzeko eta harrera egiteko prest dagoena, natura eta kultura zaindu, biziberritu eta transmititzearen alde lan egingo duena; tokian tokiko merkataritza eta lan-jarduera duindu eta sustatzen duena eta udalean eraginkortasuna eta enplegu publiko eta egonkorra bultzatuko duena; zubi lana eginaz herritarrekin, hauen parte hartzea bideratuaz eta gardentasuna azpimarratuaz; herriko elkarte eta erakundeekin elkarlanean jardungo duena.

Etiquetas: