#Hondarribia. Muarari laugarrenez erasoa

Muarari laugarrenez erasoaIgandetik astelehenerako bitarteko gauean Muara Kultur Elkarteak eraso bat jasan zuen. Oraingoan sarreran dauden bi masteetako bat errotik hautsi zuten eta masta horretan zeuden banderak lapurtu.

Azken urteotan 4 eraso izan ditu Muarak. Azkena udaberrian espainiar armadako militar batek burututakoa.

Erasoa igandean jazo zen, asteburu honetan kolore guztietako milaka polizia eta militar ibili diren gure herrian, susmagarria ezta? Udaberrian emandako erasoaren segida baten kiratsa du oraingo honek.

Hondarribiko EH Bilduk irmoki salatu nahi du laugarren eraso hau eta eskatzen dugu eraso hau behar den bezala ikertu dadin, lau eraso jasan ditu Muarak, uste dugu ikertzeko nahikoa arrazoi badagoela.

Egiten duen lanean sinisten dugulako Hondarribiko EH Bilduk babes osoa eskaini nahi dio Muara Kultur Elkarteari.

Etiquetas: