Udal hauteskundeen emaitzei begira

Logotipo EH Bildu HondarribiaHondarribiko EH Bilduk mila boto baino gehiago lortu ditu egin berri diren udal hauteskundeetan, 2015eko hauteskundeetan baino 187 boto gehiago. Aurreko legealdian lortutako bi zinegotzi ditu EH Bilduk. Alderdi jeltzaleak, zinegotzi bat galdu arren, erabateko gehiengoa lortu du berriro ere. Halere, aldaketa esanguratsua da Alderdi Popularrak zeukan zinegotzi bakarra galdu izana; jarrera hertsia eta oldarkorra berdintasunaren auzian ordezkaririk gabe geratu da. Hori, berez, berri ona da.

Legealdi berrian ezkerrak indar gehiago hartu du. Aipatzekoa da, kasurako, Abotsanitzek, lortutako 4 zinegotzi. Horiek horrela, EAJren aldetik jarrera irekiago izatea eskatzen dugu eta oposizioaren aldetik berdintasuna, burujabetasuna, hizkuntza eta euskal kultura eta justizia sozialaren aldeko lan ildo eraginkorrak zabaltzea espero dugu. EH Bilduk ondo balioesten du lortutako emaitza, eskerrak eman nahi dizkie beregan konfiantza jarri duten guztiei eta, bide beretik, bere konpromiso berretsi nahi du Euskal Herri justuagoa, feminista, askea eta euskalduna egiteko Hondarribitik bertatik.

Etiquetas: