EH Bildu.- Joan den ostiralean egindako udalbatzan, alkateak Zaisa elkarte publikoak Via Irun proiektuaren ardura hartu ahal izateko tramitatu behar zuen puntua erretiratu behar izan zuen.
Hauteskundeak geroz eta gertuago dauden honetan, alkateak Via Irun proiektua bereganatzeko lasterketa abiatu duela dirudi. Horretarako, alde batetik herritarrak prozesu parte hartzailean ekarpenak egiten ari diren bitartean, proiektuarentzako oinarrizkoak diren gaiak udalbatzara eramaten ari da oposizioko taldeekin inolako akordiorik bilatu gabe, orain arteko pauso guztiak alderdi guztien adostasunez eman direnean.
Joan den ostiralean udalbatzak argi esan zion Santanori ez dezala bide horretatik jarraitu. Gutxiengoan dagoela gogoratu zion, jada ez duela nahi bezala gobernatzeko gehiengorik. Are gutxiago Irunerako hain estrategikoa eta garrantzitsua den Via Irun bezalako proiektu batekin
Irungo EH Bilduk lanean jarraituko du Via Irun proiektuak aurrera egin dezan. Baina argi daukagu proiektuak aurrera egingo badu, Irundarron parte hartzea eta udal talde ezberdinen arteko adostasuna behar beharrezkoak direla.
Espero dezagun ostiralean gertatutakoaren ondoren, alkateak hausnartzea eta uler dezala Santano ez dela Irun. Irun, Irundar guztion alde egingo duten agintariak behar dituen hiri ireki eta anitza da.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 793 irakurketak
- Castellano