EH Bildu.- Covid 19ak ondorio latzak ekarri ditu Irundar askorentzat, guztiontzat hain garrantzitsua den San Martzial egunean, gaixotasuna pairatu edo senitartekoren bat galdu duten Irundar guztiei, EH Bildutik, gure elkartasuna azaldu nahi diegu.
Covid 19ak gure gizarte eredua ezbaian jarri du, beti ezagutu duguna zalantzan jarri du eta hasiera berriak sortzeko aukerak ireki ditu. EH Bilduk Alarde bakarra, publikoa eta parekidea nahi duela aldarrikatu du urteetan. Aurtengo botoa, helburu hori lortzeko bide berri baten sorrera izatea nahiko genuke eta atzokoa, bertan emandako lehenengo pausoaren irudia.
20 urte dira, Ekainaren 30ean, talde politiko guztiak elkarrekin, udaletxeak antolatutako ekimen batean parte hartzen ez genuela. Ea hurrengo urtean, Alarde berdinean elkar topatzen dugun, EH Bildutik horretarako lan egingo dugu, gogoz eta ilusio handiz.
Urte asko pasa dira 1996tik hona, pertsona askok eta askok lan egin dugu berdintasunaren alde, Irunentzat jai parekide batzuk aldarrikatzen, Irun prest dago, gu prest gaurde. Gaur, berdintasuna bermatuko duten jai horietatik, atzo baino gertuago gaude.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 700 irakurketak
- Castellano