2019ko maiatzean baino 1.122 langabe gehiago

Jakitera eman dituzten datuen arabera,maiatzean 5.040 bidasotar lanik gabe zeuden gure eskualdean. Azken hilabetean 111 lagun gehiago daude langabezian Irunen eta 6 Hondarribian, aldi baterako enplegu erregulazioan aurkitzen diren langileak kontuan hartu gabe. Beraz, gure eskualdeak jarraitzen du izaten langabezia-tasa handiena duena Gipuzkoa osoan.

Gaur egun, Irunen, 4.318 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %14,8 hain zuzen. Langabetuen urtetik urterako bilakaera aztertuz gero, azken urtean Irunen 957 langabetu gehiago daude.

Hondarribian egun 722 pertsona daude Lanbide zerrendetan, biztanleria aktiboaren %9. Azken urtean 165 hondarribitar gehiago daude lanik gabe.

Bidasoa eskualdeko langabezi tasa %13,6koa da, %10,9 Gipuzkoakoa, eta EAEkoa berriz %13,2 da.

Sektoreka, langabeziaren igoera guztietan gertatu zen, nekazaritza eta arrantzan izan ezik, ez baitzen aldatu.

Sexuari dagokionez, emakumeak dira kaltetuenak: 2.872 emakume eta 2.168 gizon langabetuak maiatzean gure eskualdean, 58 emakume eta 59 gizon gehiago apirelean baino.

Etiquetas: