Bidasoa KM0 ekimeneko kideak.- Erabaki azkarrak hartu behar izan diren, aurrekaririk gabeko egoera honetan, udalek, kasu askotan, azokak ere itxi dituzte; azoka hauen ezaugarriak kontutan izan gabe eta itxiera honek, jada ahul dagoen lehen sektorean izan dezakeen ondorioak kontutan hartu gabe.
Gaur egun, inoiz baino garrantzitsuagoa da komunitate eta norbanakoaren osasuna bermatzea, gertuko sareak indartzea, eta elikadura subirautzan aurrera pausoak ematea, jaten dugunak berebiziko balioa hartzen duelako.
Covid-19 krisiaren aurrean instituzioek hartutako neurriei erreparatuz gero, herrietako denda, taberna, komertzioak eta gainontzeko bilgune tokiak itxita izateko neurria hartu da, janari denda, farmazia eta oinarrizko bizigaien dendak salbu.
Aurrekaririk gabeko egoera honetan erabaki azkarrak hartu behar dira. Udalek, eraikin publikoak isterakoan, azokak ere itxi dituzte kasu askotan, dituzten ezaugarriak eta honek lehen sektorean, iada ahula dagoena, izan dezakeen ondorioak kontutan hartu gabe.
Honek eragin handia du ekoizle txiki eta baserritarrengan. Egoera horreri aurre egiteko ekimen desberdinak antolatzen ari dira Euskal Herrian zehar banaketa sistemak martxan jarriz edo zuzeneko onlin erosketak emateko aukerak sortuz.
Bidasoaldean ere, elikadura subirautzaren alde lanean jarraitzen dugu:
- Ekoizle desberdinak beraien produktuak eskuragarri jartzeko ahaleginak egiten ari dira zuzeneko salmentaren bitartez adibidez Hondarribako Agroaldean;
- Aldatsa baratza bezalako kontsumo taldeak beraien produktuen banaketarekin aurrera egiten dute, segurtasun neurri ahalik eta egokienak hartuz;
- Labore tokiko produktuen kontsumorako denda-elkartea irekita jarraitzen du eta baserritarrei produktua saltzeko aukera ematen dio;
- Hondarribiako azokako ekoizleak antolatzen ari dira azoka, beharrezkoak izango diren segurtasun neurriekin, berriz ere irekitzeko.
Denon osasuna eta ongizatearengatik, dei bat luzaten diogu jendarteari zein erakunde publikoei baserritarrak egiten ari diren lan hori babestea eta sustatzea.
Lan honetarako gure prestutasuna adierazten dizuegu.
Irunen, 2020ko martxoaren 30an
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 821 irakurketak
- Castellano