Artiako Lagunak elkarteak Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatuko du larunbat honetan

Ingurumenaren Nazioarteko EgunaArtiako Lagunak auzo taldeak Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatuko du ekainaren 6an, larunbatean, 18:00etan, Artia auzoko Arenas Carrillo autobus geltokian, Azken Portun Elkartasun Zuhaitza landatuz .

Ospakizuna arratsaldeko 18:00etan hasiko da, Arenas Carrillo autobus geltokiaren atzean, Irungo Udalak mozteko asmoa duen zuhaitz ilararen aurrean. Ekimen sinbolikoa izango da, eta Irungo, Hendaiako eta Hondarribiko auzoetako lurrez landatuko da Elkartasun Zuhaitza.Artiako lagunak etortzen direnei beren auzo, baratza eta lorategietako lurra ekartzera gonbidatzen ditu.

Arratsaldeko 18:15etan Denboraren Kutxa lurperatuko da, Artiako ezkiak kontserbatzeko eta mantentzeko kanpainari lotutako dokumentuak eta objektuak biltzen dituen edukiontzian, etorkizunaren testigantza uzteko. Kutxaren irekiera 2040ko ekainaren 5erako programatuko da

Ekitaldia 18:45ean amaituko da. Parte-hartzaileek argazki bat aterako dute ezkiak besarkatuz. Ekitaldiaren egitarauak Nazio Batuen Erakundearen Ingurumen Programaren zigilua jaso du.

Gerturatuko diren pertsoneri, mesedez segurtasun distantziak gorde eta maskarak erman ditzaten eskatzen dugu denon osasunaren bermerako.

Txingudi, estatu eta nazioarteko hogeita hamar bat erakundek babesten dituzten ekintzetako bat da hau. On-line eskaera abiarazi du https://www.change.org/Los102tilosdeirun, 2.600 sinadura baino gehiago ditu, zuhaitzetarako adopzio kanpaina hasi du eta Arartekoari eskaera aurkeztu dio Artiako Lagunak. Ekintza hauekin, Artiako Lagunak taldeak Irungo Udalak Juan Thalamas Labandibar kalean / GI-636 zuhaitz ilara mozteko plana gelditzea eta galdutako aleak ordezkatzea eskatzen du, aukera guztiak baloratu ondoren, mozketa izango da beti azken aukera. "Atsegin, garden eta berdea izan nahi duen udal gobernu bati eska dakioGUN gutxienekoa", dio Artiako Lagunak taldeak.

Etiquetas: