Jarraituko dugu

lazo negroTXINGUDIKO Pentsiodunen Mugimendua.- Komunikabideen kanpaina mediatiko gogor baten aurrean gaude. Kanpaina horretan sinestarazi nahi dute pentsionistok talde pribilegiatu bat garela, eta horretarako alderatzen gaituzte pandemiaren ondorio ekonomikoak eta sozialak larriki sufritzen ari diren gizartearen beste sektore batzuekin. Baina, argl ikusten dug finantza eliteen pribilegioak ez dituztela inoiz ere aipatzen.

Gure aldetik ohar batzuk besterik ez dugu adierazi nahi: pentsioen %35a Pobreziaren Ataria baino txikiagoa da (Espainian atari hori hilabeteko 634 € dira, 14 aparteko ordainsarirekin, eta Euskadin 839 €) edota, Euskadin pentsioen %44a lanbideen arreko gutxieneko soldatatik behera dago (Espainian %62a). Horren haritik, nabarmendu behar da pentsio prekario gehienak emakumeak kobratzen dituztela. Eta era berean, azpimarratu behar dugu pentsionista asko izaten garela gure familien sostengua krisiaren une zailenak iristean.

Inolako kanpaina mediatikok ez gaitu amore ematera behartuko, oso argi dugulako gure eskaerak bidezkoak direla.

Kontua da martxotik ezin dugula aurrez aurreko bilerarik egin COVID-19 delakoarengatik. Espero dugu berandu baino lehenago berriro San Juan Plazan elkartzea, pentsio publikoak eta duinak aldarrikatzen jarraitu ahal izateko, hala nol oinarrizko gure aldarrikapenak.

Ezin ditugu ahaztu milaka hildako pertsona horiek, asko eta asko pentsionistak. Horrela, bada, biktimekiko doluminez gain, osasun langileei horrenbeste merezitako omenaldia eskaini nahi diegu, hala nola coronavirusaren aurkako borrokan ezinbesteko lanetan aritu diren langileen kolektiboek. Beraz, bat egingo dugu honakc eskariekin: Osasun Publiko indartsu bat, eta, adineko pertsonak atenditzeko Zerbitzu Publiko bat izatea, bi zerbitzuetan beharrezko giza eta osasun baliabideak eta materialak izan ditzaten, duintasunez eta eraginkortasunez atenditu ahal izateko pazienteak eta, bereziki, adinekoak.

Laster arte eta Gizon-emakume guztiok Osasuna izan dezagunean

Etiquetas: