2.389 emakume eta 1.770 gizon langabezian otsailean

Jakitera eman dituzten datuen arabera, otsailean 4.159 lagun daude lanik gabe gure eskualdean. Azken hilabetean 8 lagun gehiago daude langabezian Irunen. Hondarribiam pertsona bakarrak ezabatu zuen bere izena Lanbide zerrendetatik. Beraz, gure eskualdeak izaten jarraitzen du Gipuzkoa osoan langabezia-tasarik handiena duena.

Gaur egun, Irunen, 3.553 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %12,2 hain zuzen. Iazko otsaileko hilabetearekin konparatua 21 langabe gutxiago daude orain Irunen.

Hondarribian egun 606 hondarrabitar daude Lanbide zerrendetan, biztanleria aktiboaren %7,5. Azken urtean 12 langabe gehiago daude Onyarbin.

Bidasoa eskualdeko langabezi tasa %11,2koa da (%12,2 Irungoa eta %7,5 Hondarribikoa), %8,9 Gipuzkoakoa, eta EAEkoa berriz %10,9 da.

Etiquetas: