Elkarrekin Podemos-Ezker Anitza/IU.- Ezker Anitza-IUren oinarriek berretsi egin dute Elkarrekin Podemos-Ezker Anitza/lUren akordioa Irunen, % 71,3ko aldeko botoekin eta % 53,85eko partaidetzarekin. "Nire konpromisoa Irungo herritarren bizitza aldatzeko aurrerabide politikak bermatzea da", adierazi du Santi Jimenez Elkarrekin Irungo Ezker Anitza-IU alderdiko zinegotziak.
Ezker Anitza-IUko militantziak PSE eta Elkarrekin Podemos-Ezker Anitza/lU alderdien arteko akordioa babestu du, % 71,3 aldeko botoekinekin eta oinarrien % 54,85eko partaidetzarekin.
"Nire udal taldetik, akordio honekin, politika erabilgarria gobernutik egiten dela erakutsiko dugu, hortik abiatzen baita ekintza politiko oro", adierazi du Santi Jimenez zinegotziak, Udaleko Hezkuntza, Lankidetza eta Memoria Historikoko batzordeez arduratuko dena.
Ezker Anitza-IUrentzat, Irunen gure gain hartzen ditugun diru-zorroak beharrezkoak dira jendearen ongizatea bermatzeko: gizarte-politikak, eta orain dagozkigun arlo guztietan baliabideak eta zerbitzuak zabaltzeko konpromisoa hartzen dugu.
"Aliantzak egiteko eta gobernuko zereginak partekatzeko unea da, herritarrok, egungo testuinguruagatik inoiz baino gehiago, irtenbideak eta ziurtasunak behar dituztelako. Jakin behar du etxe bat izango duela auzo duin batean, lan bat, osasun publikorako eta hurbiltasunerako eskubidea, eta, azken finean, baldintza material guztiak ziurtatuta izan behar ditu bere bizi-proiektua Irunen garatu ahal izateko", azpimarratu du Jimenezek, Ezker Anitza-IUko kideak.
Horrela, Elkarrekin Podemos-IU koalizioa politika egiteko moduak eta horien edukia biraldatzen ari da, eta ezkerreko akordioak lortu ditu, herritarren benetako arazoak konpontzen dituztenak, EAJk Euskadin ordezkatzen duen eredu eskuindarra eta pribatizatzailea eraldatzeko.
"Horregatik guztiagatik, espero dugu Euskadiko indar aurrerakoiek akordio hau txalotu eta babestea. Presentzia dugun erakunde guztietan norabide berean egingo dugu", esan du Jimenezek
- Egutegia
- 645 irakurketak
- Castellano