Irungo lau euskal presoen alde 2.420 kilometro egitera deitu du Sarek

argazkia

Irungo Sare.-Lehenik eta behin, baina, gure gogoa Murtziara doa, duela egun gutxi berriro ere ospitaleratua izan da Josetxo Arizkuren larriki gaixorik dagoen presoa. Kardiopatia iskemiko kronikoa du eta espetxean jarraitzen du. Duela egun batzuk bihotzeko infartu akutu berri batekin Zaintza intensiboetan artatua izan da.

Horregatik, gure lehen aipamena larriki gaixo dauden 17 presoen etxeratzea galdegiteko baliatu nahi dugu, etxean eta bizirik nahi ditugulako, eta beraien eskubidea delako. Legeak ere hala dio.

Irunera bueltatuz eta ERRONKArekin jarraituz, beraren berri emango dizuegu. ERRONKAk dispertsioa salatzea du helburu, problematika hau gizarteratzea eta IZAN BIDEA dinamikaren baitan guztion artean km-ak eginez bidea egitea, elkarbizitzarako, konponbiderako eta etxerako bidea, hain zuzen.

Horregatik Etxerat elkarteko eta Irungo presoen hainbat seniderekin elkartu gara gaurko agerraldirako. Hauek direlako, modu zuzenenean sakabanaketa sufritzen dutenak.

BAIETZ 2420 KM!

Iungo 4 preso politikoak, Bera, Aitor, Fermo eta Iratxe, etxetik 2420 km-tara daude sakabanatuta eta eskubideak urratuta. Bakoitzaren egoera ezberdina izan arren, guztiak bidegabeak dira.

Horregatik, haien eskubideen alde, erronka abiatu dugu izan Bidea dinamikaren baitan, eta 2420 km horiek urratsez urrats betetzera goaz. Lagunduko diguzu?

NOLA?

Jaitsi aplikazioa eta bidali zure jardueraren berri argazki batekin sareirun[@]gmail.com edo 644 289 798 telefono zenbakira eta guk sare sozialetara igoko dugu.

Aplikaziorik gabe ere egin daiteke, sinpleago: bidali bi argazki, jarduerarena eta km kopurua markatzen duenarena (ahal bada behintzat).

Guztion artean egingo ditugun kilometroak kontagailutik kentzen joango gara. Ea horrela, guztion artean, kontagailua 0-ra eramatea lortzen dugun!

Bidaltzen diren argazki eta km kopuruak sare sozialetan eguneratzen joango gara kontagailua 0-ra jetxi arte.

Bide batez, gaurko agerraldia probestu nahi genuke ohar pare bat adierazteko.

Pasa den azaroaren 21-22 asteburuan milaka herritar atera ginen kalera Bidea gara Bidean gaude lelopean, Izan bidearen baitan Sarek antolaturiko mobilizazioetan, baita Irunen ere 200 pertsona inguru mobilizatu ginen. Oso balorazio positiboa egin dugu mobilizazio hartatik. Esan genuen eta berriz diogu, Konponbidea behar dugu, gatazkaren ondorio guztiei heldu behar zaie eta bide hortan presoen afera ere ahal den azkarren konpondu behar da. Horregatik, bidea egiten jarraitzea dagokigu, bidea izaten jarraitzea dagokigu. Eta gaurkoan, hurrengo mobilizazioaren berri eman nahiko genuke. Urtarrilaren hasieran urtero Bilbon egiten den manifestazioa aurten herrietan burutuko da pandemia dela eta. Eta Irunen ere Urtarrilaren 9an egingo dugu manifestazioa, 17:30etan San Juan plazatik abiatuta. Deia luzatzen diogu herritarrei, beraz, Urtarrilaren 9an bidearen parte izatera, eta manifestazioan parte hartzera, etxerako, elkarbizitzarako eta bakerako bidea indartzeko.

Azkenik, aipatzea, pena handiz bada ere iaz antolatu genuen SANTOMAS FUTBITO TXAPELKETA aurten ezingo dugula antolatu, pandemia dela eta. Dena dela, Santo Tomas futbito txapelketa saria bai emateko asmo daukagula, beraz, data iritxi ahala, elkarbizitzaren eta eskubideen alde ekarpena egiten duen eragileari saria emango diogu. Edukiko duzue berri gehiago.

Etiquetas: