2019ak 2.295 emakume eta 1.686 gizon langabezian utzi digu

Jakitera eman dituzten datuen arabera, 2019an 3.981 bidasotarrek (2.295 emakume eta 1.686 gizon) ezin zuten ezabatu beraien izena Lanbide zerrendetatik. Gainera, Bidasoaldea da Gipuzkoako eskualdeen artean langabezi tasa altuena duena.

Irunen 7 behargin gehiago zeuden langabezian abenduan. Gaur egun, 3.391 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %11,7 hain zuzen. Iazko abenduko hilabetearekin konparatua 40 langabe gutxiago daude orain Irunen.

Hondarribian, berriz, 14 pertsona gutxiago daude orain izena emanda Lanbide zerrendetan. Azken urtean 8 langabe gutxiago daude Onyarbin. Gaur egun 590 hondarrabitar daude Lanbide zerrendetan.

Bidasoa eskualdeko langabezi tasa %10,7koa da (%11,7 Irungoa eta %7,3 Hondarribikoa), %8,8 Gipuzkoakoa, eta EAEkoa berriz %10,7 da.

Etiquetas: