2019ko apirilean baino 1004 langabe gehiago

Jakitera eman dituzten datuen arabera,apirilean 4.923 bidasotar lanik gabe zeuden gure eskualdean. Azken hilabetean 381 lagun gehiago daude langabezian Irunen eta 54 Hondarribian, aldi baterako enplegu erregulazioan aurkitzen diren langileak kontuan hartu gabe.

Gaur egun, Irunen, 4.207 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %14,5 hain zuzen. Langabetuen urtetik urterako bilakaera aztertuz gero, azken urtean Irunen 839 langabetu gehiago daude.

Hondarribian egun 716 pertsona daude Lanbide zerrendetan, biztanleria aktiboaren %8,9. Azken urtean 165 hondarribitar gehiago daude lanik gabe.

Bidasoa eskualdeko langabezi tasa %13,3koa da, %10,6 Gipuzkoakoa, eta EAEkoa berriz %12,9 da.

Sektoreka, langabeziaren igoera guztietan gertatu zen.

Sexuari dagokionez, emakumeak dira kaltetuenak: 2.814 emakume eta 2.109 gizon langabetuak apirilean gure eskualdean, 205 emakume eta 230 gizon gehiago martxoan baino.

Etiquetas: