LAB.- Irun eta Hondarribia arteko Mendeluko biribilgunean gehiengo sindikalaren elkarretaratzea egin dugu, ostegunean handik metro gutxira dagoen Gl-636 errepidean hildako langile autonomoa gogoan. Lan heriotzen odolusteak ez duela etenik salatu dugu. Izan ere, azken 7 egunetan gutxienez hiru langile hil dira lanean. Ostiralean ere beste langile bat zendu zen, Muxikan kasu honetan, baso lanetan ari zela; eta gaur beste hildako baten berri izan dugu, ekainaren 29an Gasteizen lan i¡stripua izan zuen langilearen heriotzarekin. Azken hau kamioi baten atoitik erori zen, eta zauri larriekin ospitaleratu zuten. Madrilgo Izobex Construcciones enpresako langile zen eta Adania eraikuntza enpresan ari zen azpikontratatuta.
Aurten gutxienez, 40 langile hil dira lanean Euskal Herrian eta beste bi langilek desagertuta jarraitzen duten Zaldibarreko zabortegian otsailaren 6tik, duela 5 hilabetetik.
Lehenik eta behin, LAB sindikatutik gure elkartasuna eta babesa adierazi nahi diegu hildako langilearen familia eta gertukoei .
Gaur gertatutakoa ez da berria. Urtero honetako lan i¡stripuak ditugu, baina ezaguna izan arren, praktikan ez dituzte neurriak hartzen honelako istripuak berriro gerta ez daitezen. Ematen du administrazio publikoen arduradunek ez dutela hauen berri. Non daude administrazioko arduradunak eta Eusko Jaurlaritza heriotza berri hau salatzeko? Zein aldaketa egin eta zein pausu emateko prest daude egoera honi buelta emateko? Eusko Jaurlaritzak prest ahal dago agenda politikan lan istripuen arazo larria eta estrukturala behingoz kokatzeko? Edo beste aldera begiratzen jarraituko du?
Argi daukagu lan istripuak ez direla zoriak edo kasualitateak sortuak, ematen diren lan harremanen, prekarizazioaren, lan arautegiaren eta azpikontratazioaren emaitza baizik. Administrazio publikoei exigitzen diegu arduradunak seinalatzea eta ordaindu dezatela.
Langileok bizi ahal izateko egiten dugu lan eta ez ahalegin horretan bizia galtzeko. Langile bat hiltzea ez da lanaren ezaugarri bat. Lan istripuak patronalak lan egiteko orduan ezartzen dizkigun baldintza kaxkarrak eta lan egiteko moduen emaitza dira.
LAB sindikatutik argi dugu, bizi eta lan duinak behar ditugu, lanetik onik eta bizirik bueltatzeko eskubidea dugu. Badakigu norbanakoena, familiena eta gizarte osoarena den gaitz honekin bukatzeko bide bakarra borroka eta antolakuntza direla, lan harremanen eta joko arauen aldaketatik etorriko dela aldaketa. Eredu berri bat gauzatu behar dugu, langileon bizitza eta osasuna lehenetsiko dituena.
LAB sindikatutik lanean eta borrokan jarraituko dugu langileon eskubide, segurtasun eta osasunaren alde. Dei egiten dugu, asteazkenean, hilak 8, 11:30ean Gasteizen, SEA patronalaren aurrean, gehiengo sindikalak “Lan istripu gehiagorik ez, prekarietate hiltzailea” lemapean antolatuko duen salatze mobilizazioan parte hartzera.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 734 irakurketak
- Castellano