Urriak 12 ezer ez ospatzeko!

Logotipo Sortu

Irundik, Moskuko plazatik urriaren 2an egindako ekimenetik irakurketa.

Sortu Irun.- Izen ezberdinez mozorrotu dute urriaren 12a: hispanitatearen eguna deitu diote, arrazaren aguna, armada espainiarrarena edo Espainiaren jai nazionala. Urriaren 12ak Ameriketako konkista odoltsuari eta kolonialismoari gorazarre egiten die. Funtsean, gainbeheran dagoen inperialismoa eta bere tresneria guztia goraipatzen ditu: monarkia ustela, lurralde batasuna, errepresioa-goardia zibila eta supremazismo espainiarra.

Herri ukatuok eta pertsona zapalduok ozen salatzen dugu inperioa Espainako erreinuren festa, eta gure haserrea erakutsi beharrean gaude, inperioa Espainarrak benetako demokrazia galarazten baitigu, ez baitu Euskal Herria herri gisa onartzen, pertsonak jatorri eta azal kolorearen arabera ezberdin tratatzen baititu eta bere proiektua inposatzeko indarra erabili baitu beti gure aurka.

Espainiar kolonialismoa salatzen dugu, kolonialismo horretan gure herriak historikoki izandako parte hartzearekin batera. Jakin badakigu kolonialismoak pribilegio ekonomikoak ekarri dizkiola Euskal Herriari eta horrekin ez gaude harro. Halaber, espainiar eta frantziar supremazismoek gure hizkuntza, kultura eta erakundeak menderatu dituzte.

Kolonialismoak, zapalkuntzak, ez du inolako zilegitasunik, ez hemen ez beste inon.

Gora Herriak!

Vídeo:

Etiquetas: