Elkarrekin Podemos-Ezker Anitza IU.- Egungo osasun-egoera kontuan hartuta, ebaluazio bat egin nahi dugu egoera horrek hezkuntza-komunitatean dituen ondorioei buruz.
Elkarrekin Podemos-Ezker Anitza IUtik zenbait galdera egin dizkiogu Bozeramaileen Batzordeari, 2020-2021 ¡ikasturtean Eskolara Itzultzeak sortzen dituen ziurgabetasunei buruz.
Lehenik eta behin, ezinbestekoa iruditzen zaigu eragile guztiak (APYMAk, ¡kastetxeak, irakasleen eta ¡rakasle ez diren langileen ordezkariak) eta Bidasoaldea ESla koordinatzeko mahai bat sortzea, Udalarekin elkarrizketa egon dadin eta, horrela, eskolara itzultzean sortzen diren beharrak helaraz daitezen.
Kontuan hartuta Udalaren eskumena dela ikastetxeak garbitzea eta Hezkuntza Sailak ikastetxeetara bidalitako protokolo orokorraren arabera, jakin nahiko genuke Hezkuntza Arloak zerbitzu horiek indartuko ote dituen. Udalak zuzenean edo zeharka kudeatzen dituen eta irakasleak ez diren gure hiriko ikastetxe publikoetako langileak kontratatzeari dagokionez, jakin nahiko genuke aurreko ¡kasturtearekin alderatuta langile gehiago kontratatuko ote diren.
Duela gutxi, Euskadiko Udalen Elkarteak (Eudel) udalei eskatu die 2020-2021 ¡kasturte berria behar bezala garatzen dela bermatzeko beharrezkoa balitz ¡ikasgela gisa erabil daitezkeen udal lokalen aurreikuspena egitea. Jakin nahiko genuke, zentzu horretan, Irungo Hezkuntza Komunitatea kontuan hartzen ari ote den espazio publikoen lagapen horiek kudeatzeko.
Ikastetxeetako sarrerak eta irteerak mailakatzeko neurrien aurrean, trafikoari, aparkatzeko zailtasunei eta eskola-garraioaren kudeaketari dagokienez egin den plangintza zein den jakin nahiko genuke, unean uneko pilaketak saihesteko.
Irailean haurrentzako ¡kastaroak hasiko dira kiroldegietan. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak proposatutako neurriak ezagutu ondoren, jarduera horietarako aplikatuko den protokoloa azaltzea nahi dugu.
Eta, azkenik, jakin nahiko genuke udal-gobernuak familien kontziliazioa errazteko neurririk hartu ote duen.
- Egutegia
- 728 irakurketak
- Castellano