LAB Sindikatua.- Mobilizazioak egin ditugu udaletxeen aurrean. Bihar, manifestazioa egingo dugu Donostian
Gaur, abenduak 10, helduen egoitzetako langileok Gipuzkoako udaletxe ezberdinak interpelatu ditugu, helburu zehatz batekin, Gipuzkoako diputatu nagusia den Markel Olanori bilera eskaera egin dezaten, 2017an hasitako gatazkaren eta azkeneko hilabeteetan langileak bizitzen ari diren egoera gogorraz hitz egiteko, eta nola ez, langileen alde egin dezaten.
Urteak dira hitzarmenaren alde ekin genuela baina egoera okertu besterik ez da egin, herrialdeko hitzarmenik gabe, langileen osasuna bermatuko duen neurririk gabe eta oraingoan ere greba eskubiderik gabe.
LAB sindikatutik argi dugu, egoera bortitz hau ¡raultzeko helduen egoitzetako sistema guztia aldatu beharra dagoela, sektore publikoa izateaz gain, antolaketa eta helburuak aldatu behar dira, eta horretarako, sektoreko alderdi guztiek parte hartu behar dugu prozesu honetan.
Gure aldarrikapenak berriro ere kalera ateratzeko, eta egoera honen arduraduna den Gipuzkoako Foru Aldundia zuzenean interpelatzeko, bihar ere greba eguna egingo dugu egoitzetako langileok eta 11:00etan, manifestazioa egingo dugu, Aldundiaren egoitza dagoen Donostiako Gipuzkoa Plazatik hasita.
- Egutegia
- 553 irakurketak
- Castellano